Argibide orokorra


"Bilbao Hiria" 18. Pop-Rock Lehiaketa abian jarri da

Hamazazpi elkarren segidako urteak ondoren Bilboko Udalaren Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Sailak "Bilbao Hiria" pop-rock lehiaketarako deialdia egin du berriro. 17 edizio igaro ondoren, Euskal Herrian zein estatu osoan ere musika lehiaketarik ospetsuena bihurtu da Bilbao Hiriarena eta orain europar talde gazteentzako erreferentzia izateko asmoa du.

Lehiaketak bi aldi ditu. Lehenengoan parte hartu nahi izango duten taldeek izena eman beharko dute. Horretarako 2005ko abenduaren 31a baino lehen, grabaturiko hiru kantaz maketa zein disko bat Bilboko Udalaren Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Sailera bidali beharko dute. Lehiaketan parte hartu ahal izango dute Pop-Rock, Metal edo Joera Berriak barruan (era askotakoak izan daitezkeelarik) sartzen diren europar taldeek, aurkezten duten errepertoriuma taldeak berak egindako kantez izanik, disko bat baino gehiago (AAEN erregistraturik) kaleratu eta aurrekiko edizioetan saria (lehenengo sariak edo akzesit) irabazi dutenak izan ezik.

Lehiaketak hiru musika mota ditu: Pop-Rock, Metal eta Joera Berriak. Halaber, bertako komunikabideetako profesionalez osaturiko hiru epaimahai ere egongo dira.

Lan guztiak entzun ondoren, epaimahaiak guztira 46 talde aukeratuko ditu bigarren aldian parte hartuko dutenak. Bigarren aldi hau martxoa eta maiatzaren artean gertatuko da. Taldeek BilboRock-La Merced aretoan zuzenean joko dute, sarrera dohainik izanik.

Metal eta Pop Rock motetan hiru talderik onenak -epaimahaiaren arabera- azken kontzertuetan arituko dira. Kontzertu hauek ekainaren 7 eta 8an ospatuko dira, eta bukatu ondoren irabazleak jakinaraziko dira.

1998 urrian, "Bilbao Hiria" Pop-Rock Lehiaketa abian jarri zenetik taldeen parte-hartzea urtez urte gehitu da. Nahiz eta lehengo urteetan batezbesteko parte-hartzea 170 taldeetakoa izan, kopuru hau asko ugaritu da eta 17 edizioan 1603 lehiakide inskribatu ziren. Gainera, joan den urtean guztira 24 kontzertu ospatu eta 10000 lagun inguru bertaratu ziren.

EGUTEGIA
Ayuntamiento de Bilbao / Bilboko Udala / Bilbao Council