Bilbao Hiria 18. Pop-Rock Lehiaketa

Antolatzaile: Bilboko Udala

Epea: Abenduaren 31 arte

OINARRIAK

1º- Lehiaketan parte hartu ahal izango dute interesaturik dauden taldeek, disko bat baino gehiago kaleratu eta aurrekiko edizioetan saria (lehenengo sariak edo akzesit) irabazi dutenak izan ezik.

2º- Partaideek Lehiaketaren hiru musika motatako batean izena emango dute: Pop Rock, Metal edo Joera Berriak (ikusi adibideak). Hala ere, epaimahaiak, egokitzat jo ezkero, izenemateak zuzendu ahal izango ditu.

POP ROCK mota:

Rock and Roll, Power Pop, Garage, Psikodelia, Rock, Ska, Reggae, Punk Rock, Stoner Rock, Post Rock, Noise, Pop, Rhythm'n'Blues, Hip Hop, Rap, Tekno Pop eta beste konbinaketak.


METAL mota:

Rock gogorra, Heavy Metal, Thrash, Speed Metal, Death, Doom, Metal Gotikoa, Industriala, A.O.R., Hardcore, Rap metalikoa eta beste konbinaketak.


JOERA BERRIAK mota :

Elektronikoa, Tekno, Ambient, Drum'n'Bass, Dance, Trick Hop, House, Groove, eta beste konbinaketak.

3.- Epaimahaiak guztira 46 talde aukeratuko ditu (25 Pop Rock motarako, 12 Metal motarako eta 9 Joera Berriak motarako). Talde hauek lehiaketaren bigarren fasean hartuko dute parte: hau da, kontzertu zuzenean. Kontzertu hauek, 2006ko martxotik maiatzara, BilboRock - La Merced aretoan ospatuko dira. Talde guztiek garraiaketa, ostatu eta janariaren kontzeptupean sariak jasoko dituzte.

Metal eta Pop Rock motetan hiru talderik onenak -epaimahaiaren arabera- azken kontzertuetan jokatuko dute. Kontzertu hauek ekainaren 7 eta 8an ospatuko dira, eta bukatu ondoren jakinaraziko dira edizioaren irabazleak.

Hala ere, epaimahaiak, hautaketa saiora heldu ez diren gehienez 12 Bizkaiko talde jotzera gonbidatuko ditu (8 Pop Rock motan eta 4 Metal motan). Taldekide bat Bizkaian bizitzea nahikoa izango da.

4.- Lehiaketaren bigarren fasea hasi baino lehen, parte hartzen duten taldeek jabego intelektualaren euren eskubideak defendatzen dituen erakundean eduki beharko dituzte erregistratuta euren abestiak. Baldintza hau taldeen eskubideak babestearren eskatzen da.

5.- 2. fase honetarako sailkatuko diren taldeen zabalkunde hobea egiteko eta hobeto ezagutzeko, lehiaketaren antolatzaileek banda bakoitzaren kanta bat bilduko duen CDa aterako dute. CDa promozioa egiteko eta komunikabideetarako bakarrik da. Era berean, aukeratutako banden emanaldi guztiak bideoan hartuko dira, gero lehiaketaren web orrian edota antolatzaileek baimendutako bestelako euskarrietan sartzeko. Parte hartu duten bandek baimena ematen dute eta euren eskubide guztiak lagatzen dituzte merkataritzako erabilerarik izango ez duten kontzertuak argitaratzeko edo emateko.

6.- Taldeek 2005ko abenduaren 31a baino lehen, grabaturiko hiru kantaz maketa, kasseta, disko zein CD batez gain, taldearen biografia txikia, harremanetan jartzeko telefonoa, helbidea, posta elektronikoa, aurkeztuko diren musika mota eta taldearen historiala honako helbidera bidali beharko dituzte:


Bilboko Udala

Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Saila
Bilbao Hiria Pop Rock 18. Lehiaketa
Ernesto Erkoreka Plaza z.g.
48007 Bilbao (Bizkaia)

gutunazalean BILBAO HIRIA POP ROCK 18. LEHIAKETA garbi azalduta.


Ayuntamiento de Bilbao / Bilboko Udala / Bilbao Council