Berotze globalaren ondorioei buruzko dokumentalaren emanaldiaren ondoren hitzaldi-solasaldia egingo da, eta materian adituak diren hainbat ikertzailek hartuko dute bertan parte.
Pasa den martxoaren 30az, ostirala, geroztik, sistemak 6 mailegu-gune berri ditu Hiribilduak garraiobide iraunkorraren alde egina duen apustua sendotzeko. Urteko lehenengo hilabeteetan egin duen eguraldi onak zerbitzuaren joera gorakorra eragin du, zeinak, egun, 9.564 pertsona erabiltzaile dituen.
Bizikletak maileguan hartzeko 6 gune berri ipintzeak Bilbon Bizi mailegu-zerbitzua indartuko du. Iaz 126.232 mailegu erregistratu zituen zerbitzu horrek.
Gaur egun 8.341 lagunek izena eman dute zerbitzuan. Hala, urte honen amaieran mailegurako 25 puntu egongo dira.
Aurten Bilboko Udaleko Garraio eta Zirkulazio Sailak haurren jakin-mina Mugikortasunari buruz sortu nahi du. Hori dela eta bihar, hilak 20, Bilboko eskola guztietako Lehenengo Hezkuntzako ikasleak gonbidatuta daude idazlan edota marrazki bat egitera mugikortasunaren gainean.
Irailaren 17an, larunbata, “Bilbao nire kotxe barik!” Pintura Lehiaketa burutuko da Mugikortasun Aste Europarraren barne, goizeko 09:00etatik arratsaldeko 18:30era.
Ecodriving - Gidatzeko era ekologiko, ekonomiko eta eraginkorreko ikastaroaren lehenengo jardunaldiarekin hasiko da irailaren 16an, ostirala, Mugikortasun Aste Europarra. Aurreko urteetan legez Bilboko Udaleko Zirkulazio eta Garraio Saila keta EEEk antolatzen dute ikastaroa.
Hilak 22an, osteguna, “Bilbao, nire kotxe barik! - ¡Bilbao, sin mi coche!” eguna ospatzeko antolaturiko ekitaldi nagusiak Lutxana kalean, duela gutxi oinezkoentzat eginda, burutuko dira.
- Datorren uztailaren 11tik (astelehena) aurrera, goizeko 7:00etatik gaueko 22:00etara egongo da zerbitzua martxan.
Bilboko Udalak Ingurumenaren Munduko Eguna ospatzeko jarduera programa bat antolatu du
Sistema honek erabiltzaileentzako abantaila garrantzitsuak dakartza besteak beste ordutegia luzeagoa eta mailegu-puntu gehiago.
Bilboko Udalak, “Planetaren orduarekin” bat eginez, martxoaren 26an, larunbatean, 20:30etatik 21:30ak arte hainbat eraikin publikoren argiztapen apaingarria itzaliko du.
BIOk, Klima Aldaketaren aurkako Bilboko Bulegoak martxoaren 26an (zapatua) goizena, jardunaldi bat antolatu du, jendearentzat irekia, jostailuak erakutsi eta trukatzeko.
“Klima aldaketaren aurka borrokatzeko tokiko ekintza-plana, 2008-2012” izeneko planak ezarritako helburuak bete ditu urtebete lehenago
Bilboko Udalaren Ingurumen Sailordeak Zirkulazio eta Garraio Sailarekin hitzarmena egin du. Horren arabera, azken honek hirirako sarbide nagusietan kokatuta dituen mezu aldakorreko bost paneletan airearen kalitateari buruzko datua erakutsiko da.
Sistema automatikoa jarriko du ordutegi zabalagoa eta mailegu-gune gehiago izateko
Sistema automatikoa jarriko du ordutegi zabalagoa eta mailegu-gune gehiago izateko
'Biotrueke' BIO eta Agenda 21 Bilbaoren ekimena da eta gauzen trukea bultzatzea du helburu. Lehen hilabetean ia 6.000 pertsonen interesa sortu du.
Aberastasun biologiko handia dago Pagasarrin eta Bolintxuko arroan, hala erakusten baitute Bilboko Udaleko Ingurumen Sailatalak Gorka Belamendia eta Joseba del Villar biologoei agindutako bi azterlanek
Ekimen honen bidez, kontsumo arduratsua bultzatu, hondakinak gutxitu eta produktuaren erabilgarritasuna luzatu nahi dute
Bilboko Udaleko Hirigintza eta Ingurumen Sailak lanean dihardu bizikletak maileguan hartzeko zerbitzu automatiko berria abian jartzeko eta horretarako, 260 bizikleta erosi ditu orain dela gutxi.
Planak 309 ekintza aukeratu ditu Bilbo hiri jasangarri, ireki, sormeneko eta erakargarritzat jo dezaten.
Hirigintza eta Ingurumen Sailak jolas eta hezkuntza arloetako jarduerak programatu ditu gure ingurumena zaintzearen garrantzia eta kontzientzia zabaltzeko
Konferentzia bihar, maiatzaren 21ean, arratsaldeko 7etan ospatuko da Bidebarrieta liburutegian eta Amador Prieto biologoak botánico garrantzitsu honen figura hurbilduko digu.
Hondakin-mota hau biltzeko sistema erraztu nahi du Udalak.
Bilboko Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu du ASIMELEC elkartearekin. Elkarte horretan informazioaren, komunikazioaren eta elektronikaren arloko enpresak biltzen dira, elementu horiek birziklatzea bultzatzeko eta herritarrek ingurumena zaintzea garrantzitsua dela ohartarazteko
Datorren zapatuan, apirilaren 24, Udaberriko Merkatua egingo da Bilboko Plaza Barrian, jendeak nahi ez dituen gauzak trukatzeko aukera paregabea. Ekimen hau Dirurik Gabe elkarteak bultzatu du eta BIO, Klima Aldaketaren aurkako Bilboko Bulegoaren laguntza izan du, kontsumo arduratsuagoa sustatzeko helburuarekin. Horrela, klimaren aldaketaren aurkako borrokan lagundu nahi da
Agenda 21 programan 24.000 ikasle eta 2.400 irakasle inguruk parte hartzen dute
Bilboko Udalak, berak sustatutako deialdira, auzokideak, Barakaldoko Udala, Eusko Jaurlaritza eta igorpenen ardura duten enpresak gonbidatu ditu
Bilbo aitzindaria izan da zarataren arazoari heltzen eta poluzio akustikoaren aurkako ekintza plana aurkeztu duen estatuko lehen udala izan da
Bilboko Zabalgune eraikinean izango den erakusketaren ordutegia hauxe da: 10:30etik 14:00etara eta 15:00etatik 19:30era
8 ildo estrategiko eta 308 ekintza zehatz egon dira uriaren jasangarritasuna hobetzeko
Hiru aste iraganda, Bilboko 23 familiak parte hartu dute hezkuntza-arloko 'Etxe Berdeak' programa pilotuan eta borondatea erakutsi dute kontsumitzeko ohiturak aldatzeko; hain zuzen, klima-aldaketari aurre egiteko berotegi efektuko gasak murriztuz
Greenpeaceko lau ekintzaile atxilotu eta kartzelaratu zituzten klima aldaketari buruzko Kopenhageko biltzarrean era baketsuan ingurumena babestearren. BIOtik ekintzaileei elkartasuna adierazi eta lehenbailehen askatzeko eskatzen dugu
Klima-aldaketaren aurkako Bilboko Bulegoaren zineforumen zikloa 'Fast Food Nation' filmarekin amaituko da abenduaren 16an. Filma arratsaldeko zazpietan hasiko da Bilboko Lan Ekintzako aretoan. Zortzigarrena den azken emankizuna kontsumo orekatuaren gainekoa izango da eta hainbat aditu izango dira bertan
Interesatuta daudenek web-gunearen bidez, BIO bulegora hurbilduz edota azaroan eta abenduan Bilboko barrutietan egingo diren saioetan egin ditzakete euren oharrak
Klima Aldaketaren aurkako Bilboko Bulegoak sentsibilizazio-lanarekin aurrera jarraitzen du, eta, hilero bezala, bihar, asteazkena, urriak 28, 'Klima Aldaketara begira' zine-zikloaren seigarren edizioa egingo du
Bilboko Itsasadarra Itsas-Museoak 'Bizkaiko Golkoari buruzko I Jardunaldi Teknikoak. Iraunkortasuna eta Ingurumena' hartuko ditu, 2009ko urriaren 16tik 18ra bitartean izango direnak
Joaquín Araújo naturalista eta idazleak 'La biodiversidad y el cambio climático' hitzaldia emango du urriaren 14an, 19:00etan, Bilboko El Carmen parrokian, Hitzaldia BIO bulegoak antolatu du eta klima aldaketak biodibertsitatean duen eragina aztertuko du
Datorren urriaren 14an, Hirigintza eta Ingurumena Sailak antolatu duen "Biodibertsitatea eta klima aldaketa" hitzaldira etortzera animatu nahi zaituztegu. Joaquín Araujo, 2 aldiz Ingurugiroko Sari Nazionala eta NBEko Global 500 sariduna, izango da hizlaria. Hitzaldia El Carmen Parrokian izango da (Indautxuko enparantzako sarrera), arratsaldeko 7etan.
CO2-ren emisioak gutxitzea da ekimen honen helburua, parte hartzen duten familiei jakinarazita klima-aldaketan egunean eguneko ekintzek ere eragina dutela, esaterako, elektrizitatearen kontsumoak, berogailuak eta aire egokitua erabiltzeak, garraioak edota egunero kontsumitzen diren produktuak aukeratzeak
Web-orrian informazio gehiago dago eta elementu grafikoak orain hobeak dira, sailak sustatutako ekimen eta zerbitzuetara errazago eta arinago sartzeko
Udalak gaur inauguratu ditu Castaños, San Adrian eta Ametzolari dagozkien zonak
Hirigintza eta Ingurumen Saileko jarduera-egitarauan, alderdi ludikoa eta hezkuntza uztartuko dira
Pagasarrin 2008ko Aste Berdearen barruan bisita gidatuen programa burutu genuen. Hartan, gehien bat, Bolintxu aldea izan zen ezagutzera emandako aldea. 2009an bisiten gidatuen beste programa bat jarri gura dugu abian
Duela hilabete bat baino gehiago, Klima Aldaketaren aurkako Bilboko Bulegoa martxan jarri zen eta, ireki zenetik iragarri den moduan, BIOtik ekimen asko bultzatzen ari dira
AVIFES gaixo psikikoen eta euren familien Bizkaiko elkarteak klima aldaketari buruzko tailerrean parte hartuko du. Tailer hori, BIOk antolatua, maiatzaren 20an -eguaztena- egingo da klima aldaketaren aurkako bulegoan (Colon de Larreategi, 13, 4.a, esk.)
Zerbitzua 2010 urte osoan emango da, erabiltzaileen eskariei erantzunez
Hirigintza eta Ingurumen Saila Bilboko Soinu Ingurumeneko Plana egiten ari da
Atzo, eguzki-etxola didaktikoa jarri zen Bilboko hirian, herritarrak energia berriztagarrien eta, batez ere, eguzki-energiaren erabileraren inguruan kontzientziatzeko eta energia horiek garapen iraunkorrean duten ekarpenaren inguruan sentsibilizatzeko. Etxola Albia lorategietan egongo da hilabetez.
Deialdi honen helburua ekainaren 5ean, Ingurumenaren Munduko Egunean, egingo den plenoa prestatzea da
Klima aldaketaren aurkako lehenengo bulegoa izango da estatu mailan, leku fisiko jakin batekin eta jendearentzako zerbitzu zuzenarekin. Bere helburu nagusia, Bilboko auzokideei klima aldaketaren larritasuna zein den jakinaraztea da eta jendearen partehartzea bilatzea udalerrian garatuko diren neurrietan, aldaketa klimatikoaren eragina geldiarazteko
Aurton, 9.500 metro egingo dira Txurdinagan, Otxarkoagan, Miribillan, Zorrotzan eta Uribitarten
Bilboko Udaleko Hirigintza eta Ingurumen Sailak lankidetza-hitzarmena sinatu du Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoarekin (EHU) eta Euskoiker Fundazioarekin, Bilboko Mapa Erradioelektrikoa egiteko asmoz. Udalak 48.000 euro baino gehiago inbertituko ditu lan horretan.
Agenda 21 - Bilboko Udala
San Agustin eraikina - Ernesto Erkoreka plaza, 12, 2A - 48007 Bilbo. Telefonoa 94 420 46 29 / 30