Bilboko Hiri Antolamendurako Plan Nagusiak (HAPN) zehazten du plan bereziak prestatu ahal izango direla xede hauek dituzten antolamenduko arloak kudeatzeko “edozein motako lurrak edo hiri- nahiz natura-elementuak babestu, kontserbatu edota balioa ematea, isolatuak nahiz izaera generikokoak. Helburu hauek sartzen dira, antzeko beste batzuekin batera: hiri- eta arkitektura-ondarea kontserbatu eta birgaitzea; paisaia babestea; komunikazio-bideak babestea; hiri-azpiegiturak ezarri eta koordinatzeko babes prebentiboa; jolas- eta aisialdi-eremuak jartzea eta, oro har, Lurzoruaren Legeko 84. artikuluan ezarritako helburu oro.” (2.2.3.c art.). Horrek guztiak aplikagarri izaten jarraitzen du 2006ko irailaren 20an Lurzoruaren Lege berria indarrean sartu ondoren ere (2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa).
Jendartean Pagasarri gisa ezagutzen den esparruak, Bilboko udalerriaren hegoaldean kokatuak, Pastorekorta eta Kobetamendiren artean dagoen Ganekogorta mendiguneko zonalde naturala hartzen du.
Lur-esparru hori antolamendu-sektore eta -eremutan ordenatuta dago HAPNan eta Plan Partzial edo Plan Berezi baten bidez egin behar izango da antolaketa xehea.
Agenda 21 - Bilboko Udala
San Agustin eraikina - Ernesto Erkoreka plaza, 12, 2A - 48007 Bilbo. Telefonoa 94 420 46 29 / 30