Dituen azalera, bilduma, pertsonala eta zerbitzuak direla eta, barrutiko liburutegia da. Deustuko Udaltegia dagoen eraikinaren 2. solairuan dago; hau da, Bidarte etxean. Bertan "18 de julio" klinika egon zen, geroago Bidarte klinika izena izan zuena. Udalaren kultur ekipamendu moduan erabiltzeko egokitu zuten eraikina eta 1998an inauguratu zuten liburutegia. 2002an liburutegia handitzeko lanak egin zituzten. Aipatu behar da umeentzako eta gazteentzako alde bat duela.
Fondoak
Liburuak: 21.620
Aldizkariak: 113
Dokumentu elektronikoak: 951
CDak: 1.282
DVDak: 2.543
Atalak eta plaza-kopuruak
Helduentzako atala:
Gela arruntean 30 plaza daude mahaiarekin, 6 plaza besaulkietan eta 2 plaza liburutegiko katalogo informatizatua kontsultatzeko.
Gaurko gaien eta argitalpen berrien gelan 4 plaza besaulkietan.
Hemeroteka: 4 plaza besaulkietan eta 8 mahaiarekin.
Didakteka (Internet, ofimatika eta cd-roma duten ordenadoreak): 8 plaza.
Ume eta gazteentzako atala:
Umeentzako atala: 23 plaza.
Gazteentzako atala: 4 plaza besaulkietan eta 29 mahaiarekin.
2 ordenadores para consulta del catálogo informatizado de la biblioteca.
Didakteka (Internet, ofimatika eta cd-roma duten ordenadoreak): 4 plaza.