Bilboko Udal Liburutegien Sareko katalogoak sareko liburutegi guztietako fondoen erreferentziak jasotzen ditu eta baita AlhóndigaBilbaoko Meditekakoak ere. Horretan era guztietako materialak eta euskarriak aurkituko dituzu: monografiak, aldizkariak, ikus-entzunezkoak, multimediak eta abar.
Etengabe eguneratzen dugu eta, horrela, berehala gelditzen dira jasota liburutegietan erosi edo eskuratu berriak.
Katalogoa liburutegietan kontsulta daiteke, liburutegiak zabalik daudenean, baita web-orriaren bidez, eguneko 24 orduetan ere.
Katalogorako sarrera
Katalogoan informazio hau lor dezakezu:
- Sareko fondoetan dokumentu jakin bat dagoen ala ez.
- Sarean, besteak beste, gai bati buruz dauden edo egile batenak diren dokumentuak.
- Dokumentuen kokapena, zein liburutegitan dauden dokumentuak.
- Dokumentuak maileguan hartuta dauden edo hartzeko moduan dauden, erosten ari diren, jaso berri dituzten, prozesu teknikoan dauden,... Erabilgarritasun-egoera
Bilaketak
Katalogoan, besteak beste, egilearen, liburuaren izenburuan dagoen edozein hitzen edo gaiaren arabera egin ditzakezu bilaketak.
Behin bilaketaren emaitzak lortuta, modu ezberdin batzuk dituzu emaitzak antolatzeko: argitaratze daten arabera, alfabetoaren arabera, material motagatik, hizkuntzagatik, liburutegi jakin bateko dokumentuak soilik aukeratuz, besteak beste.
Nola erabili katalogoa
BULSeko liburutegi guztiek eskaintzen dituzte ikastaroak katalogo informatizatua nola erabili ikasteko.
Bidebarrietako Liburutegian aste guztietan izaten dira katalogoa nola erabili ikasteko ordubeteko saioak. Hauek dira saio horiek:
- Nola erabili liburutegiko katalogoa (oinarrizko maila).
- Nola erabili liburutegiko katalogoa (maila aurreratua).