Web gune erabilerrazak garatzeari buruzko arautegia bete dugu; horrela, hemen lortu daitekeen informazioa ahalik eta eskuragarriena izango da erabiltzailearentzat. Erabiltzeko erraza izango den web gunea egiten saiatu gara.
Erantzun batzuk ere jarri ditugu erabiltzaileak web-a bera eta berak eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzen ohitu daitezen.
Maiz egiten diren galderak
Zelan heltzen da liburutegietara?
Zelan heldu atalean, liburutegi bakoitzera eramango zaituzten autobus, metro, tren eta tranbien lineak ikusiko dituzu ikono baten bidez. Aurkibidean ere liburutegiak Bilboko planoan kokatuta aurkituko dituzu.
Zer behar dut udal liburutegiak erabiltzeko?
Liburutegietara sartzeko, funtsak kontsultatzeko, irakurketa gelak eta ikasketa gelak erabiltzeko eta abarretarako ez da baldintzarik bete behar. Mailegu zerbitzua erabiltzeko, Didakteka (ordenagailuak) erabiltzeko eta beste zerbitzu batzuetarako erabiltzaile-txartela behar duzu.
Zer egin behar dut irakurle-txartela eskuratzeko?
Inprimaki bat bete eta NAN edo pasaportearen fotokopia bat ekarri behar duzu. 14 urtetik beherakoek Familia Liburuaren fotokopia eta aitaren, amaren edo tutorearen sinadura behar dute.
Zer egin behar dut irakurle-txartela galtzen badut?
Eman horren berri liburutegian, baliorik gabe utz dezaten eta beste inork ez dezan zuren izenean erabili.
Beste txartel bat egiteko, diru-kopuru txiki bat ordaindu beharko duzu. Kontsultatu indarrean dagoen ordenantza fiskala.
Zenbat liburu eta bestelako material eraman dezaket maileguan era berean?
Erabiltzaile helduak hauek mailegatu daitezke aldi berean: 5 monografia, umeentzako 2, cd 2, dvd 2 eta aukeratutako berritasun bat.
Umeak hauek mailegatu daitezke aldi berean: 5 umeentzako, cd 2 eta dvd 2.
Zeintzuk dira maileguaren epeak?
Liburuen kasuan, 15 egun. Beste 15 egun luzatu daiteke, birritan. Ikus-entzunezkoen kasuan, 7 egun; epe hori ezin da luzatu.
Zelan jakin dezaket zein liburu eta dokumentu dauzkadan maileguan?
Zoaz 'Erabiltzailearen informazioa' a atalera liburutegiko web orrian. Bertan ikusiko dituzu zenbat dokumentu dauzkazun maileguan, horiek itzultzeko egunak, berritzeak...
Zelan luzatu ditzaket maileguak?
Zoaz
Erabiltzailearen informazioa atalera liburutegiko web orrian. Zuren txartelaren zenbakiarekin eta pasahitzarekin maileguan dauzkazun liburuen epeak berritu ahal izango dituzu.
Zer gertatzen da mailegatutako liburu bat ez badut epearen barruan itzultzen?
Kudeaketa sistemak isunak jartzen ditu atzerapenak daudenean. Isunak esan nahi du aldi batean ezin izango dela mailegu zerbitzua erabili.
Zelan lor dezaket sareko liburutegietako funtsei buruzko informazioa?
Kontsultatu sareko katalogoa
Zelan jakingo dut liburu bat liburutegi zehatz batekoa dela?
Katalogoan, ale bakoitzak lokalizaziorako datuak dauzka. Liburutegi bakoitzaren lokalizazioa zein den jakiteko, zoaz lokalizazioen zerrendara.
Sareko beste liburutegi bateko liburu bat eska dezaket nire liburutegian?
Bai, barruko liburutegien arteko mailegu zerbitzua erabilita. Inprimaki bat bete behar duzu, zure datuekin eta eskuratu nahi duzun lanaren datuekin. Zerbitzu horren bitartez liburuak baino ezin dira eskatu, ez ikus-entzunezkorik.
Zer egin behar dut udal sarean ez dagoen liburutegi bateko dokumentu bat behar badut?
Zoaz liburutegien arteko mailegu zerbitzura, Bidebarrietako Liburutegi Nagusian. Bertan kudeatzen dira munduko edozein liburutegiko liburu, artikulu eta abarren eskariak. Sortzen diren gastuak (lanak posta ziurtatuaren bidez itzultzea, fotokopiak, etab.) erabiltzaileak ordainduko ditu. Eskaria
imprimaki honen bidez egin daiteke.
Zer egin dezaket liburutegiak interesgarria deritzodan liburu bat eros dezan eskatzeko?
Bete ezazu
imprimakia zure datuekin eta interesatzen zaizun lanaren datuekin.
Zer gertatzen da liburu bat, bideo bat, etab. galtzen badut?
Lan bera erosi beharko duzu. Ez badago merkatuan salgai, jar zaitez harremanetan liburutegiko langileekin; eurek esango dizute zer egin behar duzun.
Zer gertatzen da liburutegiko liburu bat, bideo bat, etab. osten badidate?
Zoaz liburutegira salaketaren fotokopia batekin, mailegua ezeztatzeko. Liburutegiak erosiko du beste bat.
Nabigatzeko laguntzak eta erabilerraztasun-arauak
Bilboko Udal Liburutegien Sareak erraz erabiltzeko moduan diseinatutako orriak eskaintzen ditu, ahalik eta erabiltzaile gehien sartu ahal izateko bertan.
Sarrera azkarragoa lortzeko teklak
Lasterbide batzuk sartu ditugu azkarrago sartu ahal izateko web orrien lekurik garrantzitsuenetara. Oro har, alt tekla beste batekin konbinatuta (ondorengo zerrendakoekin, alegia) aukera zehatzagoa aurkituko dugu.
Alt tekla PCtan dago; Mac ordenagailuek funtzio berbera duen ekintza tekla bat daukate (normalean zuriune-barraren ondoan).
- Edukietara zuzenean sartzeko: alt+T
- Nabigazio-barrara zuzenean sartzeko: alt+N
- Menu nagusira zuzenean sartzeko: alt+M
- Menu nagusiko aukera baten barruko azpimenura zuzenean sartzeko: ALT+S
- Iradokizunen postontzira zuzenean sartzeko: alt+W
- Orrialdeko lehenengo inprimakira sartzeko: alt+F
Nabigatzeko oinarrizko aukera gehienak orrialdearen goialdeko barran daude.
Nabigazio-barra: orrialdearen goiko aldean dago, eskuinetara. Aukera hauek eskaintzen ditu, ordena honetan : hasierako orrialdera itzultzea, kolore-mota aldatzea, orrialdeko testuen neurria aldatzea, web osoko edukien zerrenda ikustea, lotura laguntza-orri honekin eta, azkenik, kontaktuarekin posta elektronikoaren bidez lotzea.
Menu nagusira zuzenean sartzea: nabigazio-barra eta hizkuntzaren aukeratik pasatu gabe sar daiteke menu nagusian. Aukera hau besteetatik bereizita dago, ezkerreko aldean.
Bilboko Udal Liburutegien Sarearen web gune honek kolore-aukera erakargarria eskaintzen du erabiltzaileak hobeto orientatzeko eta jakin dezaten une bakoitzean zein lekutan dauden.
Hala ere, zenbait erabiltzailek zailtasunak izan ditzakete koloreak garbi bereizteko, zuri eta beltzezko pantaila dutelako edota orrialde guztietan tonu bereko kolorea dutelako. Zenbait kolore-mota sartu ditugu: atal bakoitzeko kolore lehenetsia, hiru kolore espezifikoak eta, azkenik, kontraste handiko zuria eta beltza.
Kolore-mota bat erabiltzeko nahikoa da aukeratzea tresna-barran.
Ikusmen arloko akatsak edo zailtasun intelektual eta teknologiakoak dituzten pertsonen premietara egokitzea da erraz erabiltzeko moduko web orrien ezaugarririk nagusienetako bat. Egokitzeko bideetako bat letra-tamaina aukeratu ahal izatea da.
Normalean, nabigatzaile bisualek euren aukerak eskaintzen dituzte testuen tamaina handitzeko edo txikitzeko, nahiz eta batzuek ez eduki ezaugarri hori.
Erabiltzailearen nabigatzaileak orrialdeetako programak exekutatzen baditu, nabigazio-barrako botoien bidez testuak erraz irakurtzeko moduko tamainara arte handitu daitezke.
Orrialdeen bertsio inprimatua
Orrialde bakoitzak bertsio inprimatua du. Bertsio hau lortzeko behealdeko estekan aukeratu behar da.
Emaitza sistema eragilearen eta inprimagailuaren ahalaren araberakoa izango da.