Web-aren eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak Bilboko Udalak dauzka.
Bilboko Udalak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, web-ean dagoen informazioa edo haren konfigurazio zein itxuraren aldaketak eta eguneraketak egiteko ahalmena.
Bilboko Udalak ez du bermatzen, alde batetik, akatsik ez dela izango web-era sartzerakoan ezta honen edukian ere, eta, beste aldetik, eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu akats horiek saihesteko eta, horrela behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpondu eta eguneratzeko.
Aldizkari Ofizialetan argitaratutako testuak bakarrik dira kautoak. Web honetan agertzen diren legegintzako xedapenak eta gainerako informazio eta dokumentuak informazioa emateko bakarrik dira.
Bai web-erako sarrera, bai bertan dagoen informazioaren erabilera, erabiltzailearen ardurakoak izango dira. Aipatutako sarrerak edo informazio erabilerak sor dezakeen ondorio edo kaltearen inguruan, Bilboko Udalak ez du inolako erantzukizunik izango, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorioak diren egintza guztietan izan ezik.
Bilboko Udalak ez du bere gain hartzen web-ean aipatzen diren hirugarrenekin egindako estekaduren konexio edo edukietatik sor daitekeen inolako erantzukizunik.
Web honek duen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta baita ere Bilboko Udalaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek, aipatutako administrazioari legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote eta, horrela badagokio, horren ondorioz diren erantzukizunetara.