Liburu pilo bat, ipuinak, aldizkariak, komikiak, musikako cd-ak, filmak, cd-romak, eta abar, liburutegian bertan kontsultatzeko edo etxera eramateko.
Entziklopediek eta hiztegiek zure eskolako lanak egiten lagunduko dizute, bai eta gauza berriak jakin nahi duzunean ere.
Adin guztietako umeentzako aldizkariak.
Ordenagailuak, jolasteko, lanak egiteko eta Interneten nabigatzeko.
Ikasteko eta ondo pasatzeko jarduerak: tailerrak, ipuin-kontalariak, topaketak idazleekin eta marrazkilariekin...
Eta beti egongo da bertan lan egin eta liburutegiak zelan funtzionatzen duen erakusteko prest dagoena, bai eta behar duzuna lortzen lagunduko dizuna ere.