Bilboko Udal Liburutegiak zabalik daude herritar guztientzat eta doan eskaintzen dituzte informazioa, kultura eta ezagutza eskuratzeko zerbitzuak.
Sare horretan
16 liburutegi daude:
- Aholku eta arreta pertsonalizatua emango dizu interesatzen zaizun edozein gairi buruzko informazio erabilgarria bilatzen duzunean.
- Aholku eta arreta pertsonalizatua emango dizu interesatzen zaizun edozein gairi buruzko informazio erabilgarria bilatzen duzunean.
- Zure eskura jartzen du euskarri desberdinetako 400.000 bolumen: liburuak, aldizkariak, CDak, CD-ROMak, DVDak. Bilduma horrek espezialitate-arlo guztiak hartzen ditu eta etengabe eguneratzen da; horrela, interesatzen zaizkizun materialak liburutegian bertan kontsultatu edo, nahiago baduzu, maileguan eraman ditzakezu.
- Ikastaroak eta bisitak programatzen ditu liburutegietako zerbitzuak eta eskuragarri dauden informazio-baliabideak ezagutu ditzazun, teknologia berrietara hurbil zaitezen: Internet, datu-baseak eta gure katalogo informatizatua.
- Jarduera kulturalak, tailerrak eta abarrak antolatzen ditu.
- Internet, ofimatika eta datu-baseak erabil ditzakezu.