Navegación
Mariaren Bihotza plazako
esku-hartzea
Atzerriko biztanle egoiliarrak
Diagnostikoa
Mariaren Bihotza plazako
esku-hartzea
Atzerriko biztanle egoiliarrak
Diagnostikoa
Ongi etorri Bilbo Zaharraren web orrialdera auzoa, egunero, bere errealitatea bihurtzeko egiten ari dena, eta Bilbok, helburu horretan auzoari laguntzeko egiten duena, erakusten duen web orrialdera, hain zuzen.
Izan ere, Bilbo Zaharrak, Zabalak eta San Frantziskok, etengabe berritzen ari den eta bizitzaz beteriko auzo aktiboa osatzen dute. Eta web orrialde honek, jarduera, berritze eta bizitza horren guztiaren erakusleihoa izan nahi du.
Baina ez da begiratzeko gune bat bakarrik; baizik eta biztanleen, merkatarien, kudeatzaileen eta auzoko elkarteen topalekua ere bai.
Horregatik, orrialde hau arakatzera gonbidatzen zaitugu. Hemen, San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoen benetako errealitatea ezagutuko duzu, eta parte hartzeko aukera ere baduzu.
Sartu eta lagundu. Zure etxean zaude.
Epaimahaiak Nuria Serranoren, Juan de la Cruz Irazabalen eta Sebastián Velascoren zirriborroak aukeratu ditu. Artista horiek euren diseinuak kalean bertan landuko dituzte, eta lanak LARUNBATEAN, EKAINAREN 2an, sinatuko dituzte, jai herrikoiaren barruan.
Android edo Apple mugikorren pantaila ukigarriaren bitartez artelanak ikusleengana hurbiltzen dituen aplikazioa kaleratu da.
Bihar arratsaldean hurbileneko Udaltegian astero batzen diren 9-11 urteko neska-mutilak izango dira protagonistak.
Eskuorri berezi bat argitaratu da hainbat hizkuntzatan, edonork gure auzoak bere kaxa bisitatzeko aukera izan dezan eta espaziorik ospetsuenak nahiz hirigintzaren edo kulturaren aldetik interesgarri diren guneak ezagut ditzan.
Joan den udazkenean zehar "munduko jolasak" izeneko egitasmoa bideratu zen Miribilla ikastetxe publikoan eta bertan, ume zein gazteek esperientzia ludikoak elkartrukatzeko aukera izan zuten hainbat herrialdetako haur jolasen bidez.
San Frantzisko kalean bizi izan zen irrati-kazetari beteranoari eskainitako artikulua dator ale honetan, auzoko bere oroitzapenak islatzen dituena.