Funicular de Artxanda / Artxandako Funikularra

Bilbao.net Logo
20-06-2013 
 

Erabilerraztasuna

Erabilerraztasuna

Irizpide orokorrak:

Artxandako Funikularraren web gunea garatzeko orduan, diseinu eta programazio irisgarriak hartu dira kontuan, ahalik eta erabiltzaile gehienei sarbide unibertsala bermatzeko.

Irizpide horiek World Wide Web Consortiumeko (W3C) WCAG/WAI gomendioetan daude oinarrituta. Nazioarteko partzuergoak, hain zuzen ere, Interneteko teknologiak eta estandarrak ikuskatzen ditu. Une oro, gomendio horren AAA maila ezarri da.

Era berean, web gune honetako iturburu-kodea garatzeko, W3Ck gomendatutako XHTML eta CSS2 teknologiak erabili dira, nabigazio-gailuak aparte bistaratzeko eta estiloaren zein edukiaren arteko banaketa egokia izateko.

Sarbide zuzenak eta teklatuko laburbideak:

Teklatuko zenbait laburbide jarri dira, webeko orrietarako funtsezko guneetarako sarbidea azkarra izan dadin. Oro har, “alt” tekla eta beste tekla bat (aurrerago agertzen den zerrendakoa) bateratuz gero, aukera zehatzera joango gara. "Alt" tekla PC ordenagailuetan dago, Mac ordenagailuetan funtzio bererako ekintza-tekla dagoelako (oro har, zuriune-barraren ondoan).

  • Hasierako orrirako sarbide zuzena:
    • Mozilla Firefox : alt+Shift+1
    • Internet Explorer : alt+1+Enter
    • Chrome : alt+1
  • “Laguntza” aukerarako sarbide zuzena:
    • Mozilla Firefox : alt+Shift+3
    • Internet Explorer : alt+3+Enter
    • Chrome : alt+3
  • “Web mapa” aukerarako sarbide zuzena:
    • Mozilla Firefox : alt+Shift+4
    • Internet Explorer : alt+4+Enter
    • Chrome : alt+4
  • "Irisgarritasuna" aukerarako sarbide zuzena:
    • Mozilla Firefox : alt+Shift+5
    • Internet Explorer : alt+5+Enter
    • Chrome : alt+5
  • "Pribatutasun-politika” aukerarako sarbide zuzena:
    • Mozilla Firefox : alt+Shift+8
    • Internet Explorer : alt+8+Enter
    • Chrome : alt+8
  • “Lege-oharra” aukerarako sarbide zuzena:
    • Mozilla Firefox : alt+Shift+9
    • Internet Explorer : alt+9+Enter
    • Chrome : alt+9
  • Bilbao.net udal-atarirako sarbide zuzena:
    • Mozilla Firefox : alt+Shift+0
    • Internet Explorer : alt+0+Enter
    • Chrome : alt+0

Testuaren eta interfazearen tamainak:

WCAG zehaztapeneko gomendioen arabera, guneko iturburu eta beste elementu batzuen tamaina guztiak unitate erlatiboen bitartez ezarri dira. Horrela, euren tamaina aldatu daiteke nabigatzaile bakoitzeko kontrolen bidez. Kasuan kasuko menuen bitartez ez ezik, honako laburbide hauen bidez ere erabili daiteke funtzio hori:

  • Internet Explorer : Kontrola eta saguko gurpila
  • Mozilla Firefox : Kontrola eta saguko gurpila, Kontrola eta - edo Kontrola eta +
  • Opera: Kontrola eta saguko gurpila, Kontrola eta - edo Kontrola eta +
  • Netscape: Kontrola eta - edo Kontrola eta +
  • Safari: Komandoa eta - edo Komandoa eta +

Teklatu bidezko nabigazioa: 

Erabilitako sarrera-gailutik aparte dabilen nabigazioa lortzeko, badago orri bakoitzeko lotuneen artean tab teklaren bidez mugitzerik.

Web gune honek XHTML araudiaren arabera programatu da   Web gune honek CSS2 araudiaren araberako estilo orri baliozkoak erabiltzen ditu   Web gune honek hirugarren WAI/WCAG atzipen maila betetzen du
Artxandako Funikularra/ Funicular de Artxanda/ Artxanda Funicular Railway
Artxanda-Egirleta (Santo Domingo) errepidea, 27. 48015-Bilbo