Funikularrak harrera ona izaten jarraitzen du, azken urteotan bidaiari kopuruak gorakadak izan baititu. 2010ean % 1,20 egin zuen gora bidaiari kopuruak, baina gainerako zerbitzuetan ez dagoenez sarrera-kontrolik, ezinezkoa da horien erabiltzaileen kopurua kuantifikatzea. Hala ere, baieztatu daiteke Primeko igogailuak direla erabilienak.
523.514 bidaiarik erabili zuten iaz funikularra. 52.926 bidaiarirekin, uztailak izan zuen mugimendurik handiena eta ondoren abuztuak (50.855) eta maiatzak (47.848). Bestalde, otsaila (34.381) eta azaroa (34.675) izan ziren aktibitaterik urrieneko hilabeteak. Batez beste, 1.434 pertsonak erabiltzen dute egunero.
Ikusi egin da Eskuinaldeko nahiz Mungialdeko geroz eta pertsona gehiagok autoa Artxandan utzi, eta funikularra erabiliz jaisten direla Bilboko erdigunera.
Creditrans da ordaintzeko gehien erabiltzen den modua, erabiltzaile guztien % 61ak erabili baitu.