Funicular de Artxanda / Artxandako Funikularra

Bilbao.net Logo
23-05-2012 
 
Bienvenidos al Funicular de Artxanda

Artxandako Funikularra

Artxandako Funikularra, S.A oso-osorik Bilboko Udalarena den merkataritza-sozietatea da. Alderdi politiko guztietako ordezkariak dituen Administrazio Kontseiluak zuzentzen du sozietatea eta Batzar Nagusia Udalbatzarra bera da.

Campo Volantin pasealekuaren ondoko Funikular plaza eta Artxanda mendia lotzen ditu.

Funikularraren zerbitzua kudeatu ez ezik, enpresak beste hauek ere kudeatzen ditu: Salbeko igogailuak (Salbe zubia); Deustuko Unibertsitatearen ondoan dagoen Aita Arrupe pasabidea; Funikularreko plaza; Primekoak (Santutxuko auzoan), Betolatza-Ingurabideko igogailua eta Ametzola Padurako Guduaren kalekin lotzen duena.

Funikularra

Castaños kalean, Campo Volantin pasealekutik hurbil, dagoen Funikular plaza eta Artxanda mendia lotzen ditu. Goitik Bilbo eta itsasadarraren bokalea ederto ikus daitezke, ikuspegi ederrak ditu-eta.

Igogailuak

Artxandako Funikularrak astegunetan 07:15etik 22:00etara bitartean ematen du zerbitzua.

Jaiegunetako ordutegia 8.15etatik 22.00etara da eta udako hilabeteetan (ekaina, uztaila, abuztua eta iraila) 23.00ak arte luzatzen da.

Funikularreko bidaiak 15 minuturo egiten dira; jendea asko biltzen denean sarriago egiten dira geltokietako jende-multzoak murriztu arte.


Funikularraren bideoa