Funicular de Artxanda / Artxandako Funikularra

Bilbao.net Logo
22-05-2013 
 

Laguntza

Laguntza

Artxandako Funikularraren webgunean barrena nabigatzea

Artxandako Funikularraren webguneko edukietara iristeko zenbait bide erabil ditzakezu:

  • Menu nagusiko menuko aukerak zabalduz eta horietako bat zuzenean sakatuz, edo menu nagusia hautatuz eta gero orrialdeko zerrendan ageri diren menuko aukeren zerrendan sakatuz.
  • Menu nagusiko menuko aukerak zabalduz eta horietako bat zuzenean sakatuz, edo menu nagusia hautatuz eta gero orrialdeko zerrendan ageri diren menuko aukeren zerrendan sakatuz.

Zuzeneko sarbideak eta teklatuko lasterbideak

Teklatuko lasterbide batzuk erantsi dira, webguneko orrialdeen muinera bizkorrago iristeko. Oro har, “alt” tekla beste batekin batera sakatuz (aurrerago dago kasu bakoitzean sakatu beharreko teklen zerrenda) aukera jakin batera iritsiko gara. “alt” tekla PCek izaten dute; Mac ordenagailuek, berriz, tekla horren eginkizun bera daukan ekintza tekla bat izaten dute (espazioa idazteko barraren alboan, oro har).

  • Hasierako orrialderako zuzeneko sarbidea: alt+1
  • “Webaren mapa” aukerarako zuzeneko sarbidea: alt+2
  • “Laguntza” aukerarako zuzeneko sarbidea: alt+3
  • “Sarbidea” aukerarako zuzeneko sarbidea: alt+4
  • “Pribatutasun politika” aukerarako zuzeneko sarbidea: alt+5
  • “Lege Oharra” aukerarako zuzeneko sarbidea: alt+6
  • “Harremanetarako orria” aukerarako zuzeneko sarbidea: alt+7


Era berean, tab tekla erabil daiteke orrialde bakoitzeko loturetan batetik bestera mugitzekoando.

Testuaren eta interfazearen neurriak

Webguneko letren eta gainerako osagaien neurri guztiak unitate erlatiboei jarraituz finkatu dira. Beraz, badago horien neurria aldatzeko modua, nabigatzaile bakoitzaren kontrol gailuen bidez. Gainera, nabigatzaileen menuaren bitartez, funtzio hori honako lasterbide hauek erabiliz ere gauza daiteke:

  • Internet Explorer : Control eta saguaren gurpila
  • Mozilla Firefox : Control eta saguaren gurpila, Control eta - o Control eta +
  • Opera: Control eta saguaren gurpila, Control eta - edo Control eta +
  • Netscape: Control eta - edo Control eta +
  • Safari: Comando eta - edo Comando eta +

Nabigatzaile eta plataformekiko bateragarritasuna

Webgune honen jatorri kodea XHTML eta CSS2 teknologiak erabiliz landu da; horiek dira, hain zuzen, W3Ck gomendatzen dituen teknologiak, nabigazio gailuen bistaratze independente zuzena lortzeko eta estiloaren eta edukiaren arteko bereizketa egoki egiteko. Gainera, sarbideari dagokionez maila gorena erabili da beti, W3Cren WCAG/WAI gomendioei jarraituz (AAA maila). Hori dela-eta, webgune guztia dago nabigatzaile eta plataforma gehienetan funtzionala izateko moduan prestatuta, edo, gutxienez, XHTML estandarraren euskarri direnetan funtzionala izateko moduan. Artxandako Funikularraren webgunearekin jarduteko inolako arazorik izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan, funicular@funicularartxanda.bilbao.net helbide elektronikora mezu bat igorriz.

Hizkuntzak

Artxandako Funikularraren webgunearen eduki guztiak Euskaraz eta Gaztelaniaz nahiz Ingelesez daude eskuragarri. Nabigazio hizkuntza aldatu nahi izanez gero, hauta ezazu Euskara, Gaztelania edo Ingelesa, orrialdearen goiko aldean, eskuinaldean, menuko bigarren lerroan.

Funicularartxanda.com webgunearen lege baldintzak

Pribatutasun Politika eta Lege Oharra kontsultatu nahi izanez gero, hauta itzazu orrialdearen goiko aldean, menuko bigarren lerroan.

Web gune honek XHTML araudiaren arabera programatu da   Web gune honek CSS2 araudiaren araberako estilo orri baliozkoak erabiltzen ditu   Web gune honek hirugarren WAI/WCAG atzipen maila betetzen du
Artxandako Funikularra/ Funicular de Artxanda/ Artxanda Funicular Railway
Artxanda-Egirleta (Santo Domingo) errepidea, 27. 48015-Bilbo