Funicular de Artxanda / Artxandako Funikularra

Bilbao.net Logo
21-05-2013 
 

Zerbitzuak:

Zerbitzuen aurkezpena

Zerbitzuen aurkezpena

Funikularra

Castaños kalean, Campo Volantin pasealekutik hurbil, dagoen Funikular plaza eta Artxanda mendia lotzen ditu. Goitik Bilbo eta itsasadarraren bokalea ederto ikus daitezke, ikuspegi ederrak ditu-eta.

Igogailuak

  • Salbekoa: Salbeko zubiaren goiko aldeko espaloi biak eta Campo Volantin pasealekua lotzen ditu. Guggenheim Museoaren aurrean dago, itsasadarraren beste aldean.
  • Pedro Arrupe oinezkoentzako zubitxokoa: Zubitxoaren goiko alde eta Unibertsitate etorbidea lotzen ditu. Zubitxoaren beste aldean Guggenheim Museoaren zabaldia dago.
  • Funikularreko plazakoa: funikularraren beheko geltokia Euskotrenekin (Deustu-Zamudio linea) eta Matiko auzoarekin lotzen du.
  • Prim kalekoa: Santutxu auzoa eta Uri Zaharra lotzen ditu; zehatzago, Zabalbide eta Prim kaleak.
  • Betolatza: Betolatza auzoa eta Uretamendi lotzen ditu, Ingurabidea kalearen 13. zenbakiaren parean.
  • Ametzola: egoiliarrentzako udal aparkaleku batera ateratzen den igogailuarekin batera kokatuta dago, eta Trenbideko Etorbidea eta Ametzolako parkea, Iralako auzoarekin lotzen ditu, Padurako Guduaren kalearen bitartez.
  • Uretamendi: igogailu hau Betolazakoaren jarraipena da, Ingurabidea lotuz Errekalde auzoarekin, Leon Uruñuela kalearen bitartez.
  • Elkarbizitzaren plaza, plaza hau lotzen du Mazarredo kalearekin, Zubizuriko pasabidearen bidez Zabalgunea Ibaiaren eskuin aldearekin lotzen duen oinezkoentzako ibilbide garrantzizkoan dauden arkitektura oztopoak gaindituz.
  • Zurbaranbarriko igogailu ez erabat bertikalak Zurbaranbarri eta Andramari auzoak lotzen ditu Zurbarango Bidearekin.
  • Errekaldeko igogailuak Errekalde plaza lotzen du, anbulatorioaren ondoan, Artazu Bekoako etxebizitza sailarekin.
  • Mazarredoko igogailuak kale hau lotzen du, Heros kalearen parean, Abando Ibarrako pasealekuarekin.
  • Bi igogailu Uribarrin, desnibel txiki batzuk gaindituz Trauko zeharbideko irisgarritasuna konpontzen dute.
  • Iturribideko partikularreko Igogailua.
  • Tutulu kaleko igogailuak Tutulu kalea eta Bakio kalea lotzen ditu
Web gune honek XHTML araudiaren arabera programatu da   Web gune honek CSS2 araudiaren araberako estilo orri baliozkoak erabiltzen ditu   Web gune honek hirugarren WAI/WCAG atzipen maila betetzen du
Artxandako Funikularra/ Funicular de Artxanda/ Artxanda Funicular Railway
Artxanda-Egirleta (Santo Domingo) errepidea, 27. 48015-Bilbo