Oharrak
GALTZADA ETA APARKALEKUAK OKUPATUKO DIRA ALDI BATERAKO DIAZ EMPARANZA DOKTOREAREN KALEAN
Bilboko Udalak jakinarazi gura du 2012ko martxoaren 15etik (eguena) irailaren 14ra bitartean, gutxi gorabehera, galtzada eta aparkalekuak okupatuko direla Diaz Emparanza Doktorearen kalean, 13. zenbakiaren eta Salou kalearen artean.
Ibilgailuek libre izango dute bidea etengabe.
Lanek aurrera egin ahala, aparkalekuak murriztuko dira eta hesiak jarriko dira aurretiaz.
FEVEren Basurtu-Ariz linea lurpetik bideratzeko obretarako okupatuko da esparru publikoa.
Barkatu endredoak.
Bilbon, 2012ko martxoaren 14an

