Oharrak
GALTZADA, ESPALOIA ETA APARKALEKUAK OKUPATUKO DIRA ASTARLOA KALEAN
Bilboko Udalak jakinarazi gura du 2012ko maiatzaren 2an (eguaztena), hasi eta hilaren 4ra bitartean, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekua aldi baterako okupatuko direla Astarloa kalean, Lopez Haroko On Diego Kale Nagusiaren gurutzean.
Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta uneoro bidea libre izango da oinezkoentzat.
Zoladura konpontzeko okupatuko da esparru publikoa.
Barkatu eragozpenak.
Bilbon, 2012ko apirilak 30

