Oharrak
ARTXANDAKO FUNIKULARRA ALDI BATERAKO GELDITUKO DA
Bilboko Udalak jakinarazi gura du, 2012ko ekainaren 4tik (astelehena) eta hilabeteko epean, gutxi gorabehera, ez dela egongo Artxandako Funikularraren zerbitzurik.
Bitarte horretan, autobus-zerbitzu batek Castaños eta Artxandaren arteko ibilbidea egingo du, tarteko inolako geraleku barik. Funikularraren zerbitzuaren joan-etorrien ordutegi eta zerbitzu osagarri berdinak izango ditu autobus honek.
Metroaren 3. linea egiteko lanek eragin dute funikularraren zerbitzua egun horietan kentzea.
Barkatu endredoak.
Bilbon, 2012ko maiatzak 31

