Oharrak
GALTZADA ETA APARKALEKUA ALDI BATERAKO OKUPATUKO DIRA SANTUTXU KALEAN
Bilboko Udalak jakinarazi gura du, 2012ko ekainaren 13ko (martitzena) 00:00etik 06:00etara bitartean, gutxi gorabehera, galtzada eta aparkalekuak aldi baterako okupatuko direla Santutxu kaleko bi aldeetan 30. zenbakiaren parean.
Okupatzekoak diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz.
Garajeetara sartu eta haietatik irten ahalko dira eta handik zirkulatu ibilgailuak une oro.
Garabi mugikor batez eta zenbait kamioiz telefoniako ekipo bat jartzeko egin beharreko lanak direla eta okupatuko da bide publikoa.
Barkatu eragozpenak.
Bilbon, 2012ko ekainak 12

