Oharrak
TRAUKO KALEAREN URBANIZAZIOA
Bilboko Udalak jakinarazi nahi du datorren eguaztenean, ekainak 27, hasi eta lau hilabetez, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxita eta aparkatzeko lekuak, alde bietan, kenduta egongo dela Trauko kalea, San Balentin Berriotxoa eta Arno Mendiaren kaleen artean.
Bidea libre egongo da uneoro oinezkoentzat eta eraginpeko garajeetara sartu eta horietatik irten eta Arno Mendiaren zamalanen aldera sartu eta handik irten ahalko da.
Kalea zirkulaziorako itxiko da oinezkoen alde bihurtzeko egin beharreko urbanizazio-obrak direla-eta, hau da, obra hauek egiteko:
- Saneamendu eta ur-sareak eta argiteria publikoa berritzea.
- Lorezaintza-lanak.
Barkatu eragozpenak.
Bilbon, 2012ko ekainaren 26an

