Oharrak
PATINATZEKO PISTA ALDI BATERAKO ITXIKO DA
Bilboko Udalak jakinarazi gura du 2012ko uztailaren 4an (eguaztena) hasi eta bi hilabetez, gutxi gorabehera, Deustuko Euskalduna Zubiaren azpian dagoen Patinatzeko pista itxiko dela.
Pistaren aurrean dagoen aparkalekua ere aldi baterako kenduko da. Kendu baino lehen hesiak jarriko dira.
Patinatzeko pista handitzeko eta konpontzeko lanak egiteko itxiko da.
- Uriko auzo guztiak hobetzeko 2012-2015 AUZOKIDE PLANAREN, barruko obra da hau.
Barkatu endredoak.
Bilbon, 2012ko uztailaren 3an

