Bilbao.net

2013ko maiatzaren 25a

Bilaketa aurreratua

Barrutia 05: Ibaiondo
Ruta:

Sari eta lehiaketak - Lehiaketak

Itzuli

"Bidaiari dubi dubi" bideo lehiaketa. Bidaiarien Txokoa Saio elebiduna (euskara eta gaztelania)Doako jarduera

Antolatzailea:
Kultura eta Hezkuntza Saila
Hasiera-eguna:
2012-09-24
Amaiera-eguna:
2012-10-07
Azalpena:

OINARRIAK:

Bidaiari Dubi Dubi bideo lehiakera 1.- Helburua:

Lehiaketa honen helburua bidaiei buruzko bideo umoretsuak, profesionalak ez direnak, egitea eta zabaltzea da, osagai horiek dituzten aisialdiko alternatibak bultzatzeko.
Lehiaketan, hortaz, Bidaiei buruzko jatorrizko bideo laburrak sarituko dira, 3. oinarriak adierazitako ezaugarriak badituzte.

2.- Parte-hartzaileak:

“Dubi Dubi” bideoen lehiaketa honetan 18 urtetik gorako edonork parte har dezake.
Parte-hartzaile bakoitzak bideo bakarra aurkez dezake.

3.- Lanen ezaugarriak:

Bideoek ezaugarri hauek edukiko dituzte:

  • Bidaia bateko lekuen eta bidaiarien irudiak jaso beharko ditu bideoak, leku horiek zeintzuk diren adierazita eta bideoaren haria izango den dantza edo koreografia bat sartuta.
  • Bideoan ikusiko diren lekuetan aurkezleak azalduko dira dantza edo koreografia interpretatzen, bakarrik edo beste batzuekin. Umeak azaltzen badira, parte-hartzaileek ziurtatu egin beharko dute guraso-agintea dutenek beren-beregiko baimena ematen dutela umeok bideoak azaltzeko.
  • Bideo-egileak sortutako musika edo egile-eskubiderik ez duen musika edukiko dute bideoek.
    Web-orri hauek bisitatu daitezke egile-eskubiderik gabeko melodiak deskargatzeko: http://www.jamendo.com/es/ eta http://magnatune.com
  • Bideoak gehienez 3 minutu iraungo du.
  • Bideoan azalpen-testuak sar daitezke, euskaraz zein gaztelaniaz.
  • Bideoaren amaieran kredituak sartuko dira, bideo-egileen erreferentzia egiteko eta, beharrezkoa bada, melodiaren egilearena.

Aurreko edizioko hiru bideo irabazleak Udalaren web orrian (www.bilbao.net/multimedia/ociocultura) orrian kontsultatu daitezke modu orientagarrian.
Beste lehiaketa edo txapelketaren batean saritutako bideoak ezin izango dira aurkeztu.
Ustiapen-eskubideak lehiaketaren antolatzaileei ezin laga dakizkiekeen bideoak ezin dira aurkeztu.

4.- Lanak aurkeztea:

Bideoen filmaketa eta muntaketa parte-hartzaileen kontura izango da.
Modu orientagarrian adierazten da dohainik deskargagarriak diren programa hauekin egin daitezkeela bideoak: http://es.wikipedia.org/wiki/Windows_Movie_Maker eta http://www.pitivi.org. Proba deskargagarriaren lizentzia duen bideoen ediziorako programa hau ere erabil daiteke: Pinnacle Studio.

  • Artxiboak gehienez hauxe okupatuko du: 10 MB.
  • Bideoaren formatuak hauek izango dira: mp4, 3gp, wma, avi y mpg.
  • Internet bidez aurkeztuko dira bideoak lehiaketara, izena emateko orria beteta. Horretarako udalaren webera joan behar da. Hona hemen: www.bilbao.net/dubi-dubi.

Bideoak lehiaketara aurkezteko epea 2012ko irailaren 24tik urriaren 7ra artekoa izango da.
Behin bideoak aurkeztuta, ezin izango dira lehiaketatik erretiratu, hamaikagarren zenbakian aipatutakoaren kalterik gabe.

5.- Epaimahaia:

Kultura eta Hezkuntza Saileko zinegotzi ordezkariak izendatuko ditu epaimahaikideak eta bera izango da epaimahaiburua. Gutxienez bidaia eta ikus-entzunezkoetan adituak diren pertsona bi egongo dira epaimahaian. Epaimahaiak erabakiko du zeintzuk diren lehiaketaren irabazleak.

6.- Epaia:

Epaimahaiak bideoak osotasunean baloratuko ditu, lehiaketaren mamira eta beronen baldintzetara egokitzeko originaltasuna eta sormena kontuan hartuta eta erakutsitako lekuak, dantza, koreografia, melodia eta umorea bideoan modu egokian sartuta dauden neurtuta.
Epaimahaiak ustekabeak zein zalantzak erabaki eta oinarrien interpretazioak egingo ditu beharrezkoa denean eta epaimahaiaren iritzia izango da balioko duena.
Epaimahaiak 2012ko urriaren 19an emango du ezagutzera epaia.
Sari-banaketa jendaurrean izango da Begoñako Udaltegian, urriaren 25eko 19:30ean.

7.- Jabetza intelektualeko eskubideak:

Saritutako obren ustiapen-eskubideak, kopiak egiteko, zabalkundea egiteko eta jendaurrean erakusteko eskubideak barne, Bilboko Udalari lagako dizkie egileek eta honek Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bateginean jasotako modalitateetako edozein erabili ahalko du, legezko arauak berak jarritako mugak izango direla muga bakarrak.
Bilboko Udalak saria ordaintzen duenean horixe izango da jabetza intelektualagatiko ordainketa bakarra. Lagatako eskubideen erabileragatik ez da izango geroago inolako likidaziorik.
Udalak saritu gabeko lanen kopiak egiteko, zabalkundea egiteko edo jendaurrean erakusteko eskubidea edukiko du 2012ko abenduaren 31ra arte. Doako eskubideen aldi baterako lagapena dagoela ulertuko da.
Jabetza intelektualaren eskubideen lagapenak esklusiboak izango dira. Esklusibitate hori 2013ko abenduaren 31ra arte izango da saritutako lanentzat eta 2012ko abenduaren 31ra arte saritu gabeko lanentzat.

8.- Sariak:

Lau sari egongo dira: Lehen sari bakarra: 800 € eta diploma. Bigarren sari bakarra: 600€ eta diploma. Hirugarren sari bakarra: 350 € eta diploma. Accesit bat egongo da 4. Barrutian (Begoña) erroldatutakoek bidalitako bideorik onenarentzat: 3 eguneko (2 gau) egonaldia landa-hotel batean Asturiasen sei pertsonentzat gehienez eta diploma.
Indarrean dagoen zerga-arloko arautegiak ezarritako atxikipenak aplikatuko zaizkie aipatutako diru-kopuruei.

9.- Erakusketa:

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak jendaurrean erakutsiko ditu Epaimahaiak aukeratutako zenbait bideo “Bidaiarien Txokoa” programaren barruan.

10.- Laguntzaileak:

Bilboko Udalak eskubidea du lehiaketa egiteko orduan beste laguntzaile publiko edo pribatu batzuekin batera jarduteko.
Kolaborazioa saritutako lanen zabalkundea egitea izan daiteke, baita sari gehigarriak ematea ere. Azken kasu honetan, publizitatea emango zaie sariei, eta oinarri hauetan aurreikusitako epaimahai berak emango ditu sari gehigarriak ere.

11.- Azken xedapenak:

Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin dakar oinarri guztiak onartzea.
Ezin dira aurkeztu lanak, sarituz gero, ezin badituzten bete lehiaketako oinarriak.
Behin lanak aurkeztuta eta epaimahairen epaiaren aurretik oinarriak ez betetzea dakarren gorabeherarik gertatuz gero, epaimahaiari emango zaio horren berri eta honek erabakiko du dagokion lana lehiaketatik kanpo uztea ala ez.

Oinarriak deskargatu (pdf formatuan - 1 MB)

Informazio gehiago:

94.420.48.70

Hizkia:

  • Saio ordaindua Saio ordaindua
  • Doako jarduera Doako jarduera
  • Euskarazko jarduera Euskarazko jarduera
  • Saioa gaztelaniaz Saioa gaztelaniaz
  • Saio elebiduna (euskara eta gaztelania) Saio elebiduna (euskara eta gaztelania)

Harpidetu Agendara



Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200