Sari eta lehiaketak - Musika sari eta lehiaketak
Bilbao Hiria 24. Pop-Rock Lehiaketa. On-line izena ematea

- Antolatzailea:
- Euskara, Gazteria eta Kirol Saila
- Hasiera-eguna:
- 2012-05-01
- Amaiera-eguna:
- 2012-05-31
- Azalpena:
-
18 eta 35 urte bitarteko gazteek, 1977ko urtarrilaren 1etik 1994ko abenduaren 31ra bitartean jaiotako gazteek, osatutako musika-talde europarrentzat da lehiaketa. Xedea taldeen lanak sustatzea eta zabaltzea da, baita estatuko eta nazioarteko beste talde batzuekin eszenatokian jardutea ere.
Maiatzaren 31ra arte aurkez dezakete parte hartzeko eskabidea taldeek. Eskabidearekin batera honako hauek ere bidali behar dituzte:
- 3 kanta, mp3, ogg edo wma formatuan.
- Argazki bat jpg, bmp edo png formatuan.
- Taldearen historiala doc, docx, odt edo pdf formatuan.
Parte hartu nahi duten taldeek baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Disko bat baino gehiago ez izatea kontratu diskografiko bati lotua.
- Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketaren aurreko edizioetako edozein modalitatetan lehen saria irabazi ez izana.
- Konposizioak jatorrizkoak izango dira. Antolatzaileek eskatuz gero, lehiatzaileak egilea bera dela frogatu beharko du.
Lehiaketaren oinarriak deskargatu (pdf formatuan - 341 KB)
IZENA EMATEA:
- On-line izena ematea
- Dagoeneko MUSIKen bazaude, oso erraza da parte hartzea. On-line izena ematea
Hizkia:
Saio ordaindua
Doako jarduera
Euskarazko jarduera
Saioa gaztelaniaz
Saio elebiduna (euskara eta gaztelania)

