Erakusketak - Bestelakoak
ARTESHOP 2012

- Hasiera-eguna:
- 2012-05-11
- Amaiera-eguna:
- 2012-06-03
- Azalpena:
-
Bilboko Udalak hiriko merkataritza bultzatzen du, ARTESHOP 2012 ekimenaren bidez: Arte Ederren Fakultateko 45 ikaslek eta Bilbao Arte Fundazioko 8 artistak beren artelanak erakusten dituzte Bilboko 45 saltokitan eta 3 merkataritza-esparrutan.Ekimen berritzaile bat da, artea eta merkataritza uztartzen dituena: Arte Ederren Fakultateko ikasleen eta Bilbao Arteko artisten jarduera sortzailea sustatuko du, eta, aldi berean, saltokiek eta merkataritza-esparruek ekitaldi honetarako espresuki egindako artelanak erakutsi ahal izango dituzte beren instalazioetan.
Ekimen honen helburua da hiriko merkataritza-jarduerari laguntzea, esperientzia berri eta erakargarri bat eskainiz Bilbo beren erosketa-ibilbideak egiteko aukeratzen duten pertsonei. ARTESHOP ekimenari atxiki zaizkion saltokiak aurkitzen laguntzeko, gida-mapa bat argitaratu da, ibilbide bat egin ahal izateko establezimendu horietatik. Bertan, Arte Ederren Fakultateko ikasleek eta Bilbao Arteko artistek egindako artelanez gozatu ahal izango da.
ARTESHOP 2012n parte hartzen duten saltokiak betekizun hauen arabera aukeratu dira: Bilbon kokatuta egotea eta mikroenpresen edo enpresa txiki eta ertainen sektorekoak izatea. Ikasleek 200 eurorainoko laguntza eskuratu ahal izango dute proiektu artistikoaren ekoizpen-gastuetarako, eta beste 300 euro proiektua garatzeko. Beste alde batetik, Bilbao Arteko artistek 1.000 euroko laguntza jasoko dute kontzeptu berberengatik.
ARTESHOP 2012 programari ahalik eta hedapen eta garrantzi handiena emateko xedez, lehiaketa bat antolatu da, ospe handiko epaimahai batez. Epaimahai horrek aukeratu ditu Arte Ederren Fakultateko ikasleek egindako proiektu onenei emango zaizkien 3 sariak. Erabakia hartu aurretik, 10 artelan aukeratuko dira, irizpide hauek kontuan hartuta: beren kalitate artistikoa, negozioaren ezaugarriei eta beraren produktu/zerbituzaren ezaugarriei egokitzea, proiektuaren kostu-inpaktu erlazioa eta beraren iraunkortasuna. Ospe handiko aditu eta pertsonez osatutako epaimahai bat arduratuko da lehiaketa honen irabazleak aukeratzeaz. Lehenengo saria 1.200 eurokoa izango da, bigarrena 900 eurokoa, eta hirugarrena 600 eurokoa.
- Lekua:
- Bilbo
Hizkia:
Saio ordaindua
Doako jarduera
Euskarazko jarduera
Saioa gaztelaniaz
Saio elebiduna (euskara eta gaztelania)

