Ikastaroak, Bekak, Tailerrak - Bisitak
Bisita gidatuak. Miguel de Unamuno: Urteurrena 75 urte. Bigarren Ibilbidea (ekaina): Unamunoren tren bidaiak

- Antolatzailea:
- Kultura eta Hezkuntza Saila
- Hasiera-eguna:
- 2012-06-01
- Amaiera-eguna:
- 2012-06-30
- Ordua:
- Astelehena eta martitzena: 17.00 etan eta 19.00etan. / Eguena eta barikua: 10.00etan eta 18.00etan. / Zapatuetan: 10.00etan eta 11.45etan.
- Azalpena:
-
Bilboko Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailak, ondarea zabaltzeko Bilbao Izan programaren bidez eta Miguel de Unamunoren heriotzaren 75. urteurrena dela eta, Bilboko idazle eta filosofo ospetsu honen bizitzan korapilatzen eta erakusten diren uriko leku ezberdinak ezagutu eta miatzeko aukera ematen dizu.
Horretarako maiatzean, ekainean eta irailean egingo diren bisita gidatuen hiru ibilbide diseinatu ditugu.
Ekaina: Unamunoren tren bidaiak
Unamuno, 98ko belaunaldiko beste filosofo eta idazleek bezala, formakuntza humanistiko zabala izan zuen. 1880, urtean Madrilera joan zen Filosofia eta Letrak ikastera eta 1891n, Bilboko Instituto Vizcaíno delakoan klaseak eman ondoren (Institutua, egun bere izena daraman enparantzan zegoen), Salamancara joan zen, Unibertsitatean irabazi zuen Greko Katedra kargua betetzera.Bidaiak trenez egiten zituen. Bere bizitza osoan zehar garraiobide honekiko zaletasun handia erakutsiz, eta bidaia hauek olerkiak idazteko inspirazioa izanik.
Horren handia zen garraiobide honekiko sentitzen zuen maitasuna, Salamanca eta Portugal lotzen zituen tren-konpainiaren administratzaile izendatu zutela. Izan ere, 1994an, Renfe-Ibilbide Luzeak, Bartzelona-Bilbo-Irun-Valladolid-Salamanca ibilaldia burutzen zuen trenari, Miguel de Unamuno izena jarri zion.
Bilboko geltoki garrantzitsuenak, Abando eta Naja hain zuzen ere, ezagutzeko aukera ezin hobea eskeintzen digu ibilbide honek. Unamunok, bere bidaiak burutzeko sarritan bisitaturiko geltokiak eta, hauetan, XIX. mendean, izaten zen egunerokotasuna.
Liburuxka deskargatu (pdf formatuan - 736 KB)
- Informazio gehiago:
-
- Euskaraz eta gaztelaniaz (erreserbatu egin behar da).
- Iraupena: Ordu eta erdi.
- Bilgunea: Arriaga Plaza.
- Informazioa eta erreserbak: Maiatzaren 17tik aurrera (8.00etatik 20.00etara): 94-4010010 / 010
- Izena eman arren, azkenean ezin baduzu joan, mesedez jakinarazi iezaguzu 24 ordu lehenago.
Hizkia:
Saio ordaindua
Doako jarduera
Euskarazko jarduera
Saioa gaztelaniaz
Saio elebiduna (euskara eta gaztelania)

