Bilbao.net

2013ko maiatzaren 21a

Bilaketa aurreratua

Barrutia 06: Abando
Ruta:

Albisteak

Albisteen zerrendara joan

UDALA 240.000 LORE ARI DA LANDATZEN UDABERRIKO KANPAINAREN BARRUAN

- Begonia motako 96.100 ale landatuko ditu.

Bilbo, 2012ko apirilaren 13a. Aurreko urteetan bezala, Bilboko Udalak hasi berri du loreak landatzeko udaberriko eta udako kanpaina.

Maiatzaren 10ean amaituko den kanpaina honetan 240.000 ale landatuko dira. Egin-eginean ere, lore-mota hauek:

Begonia 96.100
Impatiens 29.015
Geranioa 6.120
Ginea Berriko alegria-lorea 6.100
Salbia 3.125
Alyssum 350
Konposizioak 9.222
Tagetes 2.455
Beste espezie batzuk 350
Begonia-zohiak 46.574
Konposizio-zohiak 41.088

21.000 ale Bilboko 800 jardinera edo lore-askatan jarriko dira eta gainerakoak uriko 8.6000 metro karratuko parterre-eremuan.

Aurreko kanpainako loreak Artigasko konposta egiteko instalaziora eroango dira, han konposta egin eta berriro erabili ahal izateko.

Lore-zohiak
Aleen % 37 zohi eta guzti landatuko dira, loreak errazago ernetzeko eta luzaroago irauteko; gainera, azkarrago landatzen dira. Honela jardun behar da: lehenengo, aurreko urteko zohia atera, gero, eskutila pasatu eta ongarria bota eta, azkenik, zohi berria sartu.

Gainerako loreak betiko eran landatuko dira, hau da, aurreko kanpainakoak kendu, lurra prestatu eta ongarria bota eta, azkenik, lorea eskuz sartu eta ureztatu.
 

Harpidetu Berriak atalera

Albisteak egunean ikusi

Eguna aukeratu:

Aurreko hilabete Maiatza 2013 Hurrengo hilabete
Al As Az Os Ol L I
293012345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829303112

Albisteen bilatzailea

Albisteen bilatzailea:


Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200