Bilbao.net

2013ko ekainaren 19a

Bilaketa aurreratua

Barrutia 08: Basurtu / Zorrotza
Ruta:

Albisteak

Albisteen zerrendara joan

KEANE, JAMES MURPHY ETA THE VIEW, BILBAO BBK LIVE 2012 JAIALDIAN PARTE HARTUKO DUTEN IZAR BERRIAK

We Are Augustines, Awolnation eta The Black Belles taldeek eta Pat Mahoney DJak jaialdiaren zazpigarren edizioan izango direla adierazi dute 

Bilbo, 2012ko apirilaren 24a. Keane, James Murphy eta The View taldeek Bilbao BBK Live 2012 jaialdian parte hartuko dute, The Cure, Radiohead, Garbage eta Snow Patrol gonbidatu bikainekin batera. Talde berri horiez gain, We Are Augustines, Awolnation eta The Black Belles taldeek eta Pat Mahoney DJak ere jaialdian izango direla adierazi dute. Guztira 34 talde barne hartzen ditu jada uztailaren 12an, 13an eta 14an Kobetamendin egingo den hitzordu rockeroak.


Keane taldeak Bilbao BBK Liveren agertokian frogatu ahalko du zergatik den azken hamarkadetako talde britainiarrik ezagunenetako bat. Bere lehenengo lau lanak (-‘Hopes and Fears’, ‘Under the Iron Sea’, ‘Perfect Symmetry’ eta ‘Night Train’) zuzenean iritsi ziren salmenten zerrendako 1. postura Erresuma Batuan eta 10 milioi kopia inguru saldu zituzten. Jaialdian beren arrakastarik handienak ez ezik, beren hurrengo estudio-laneko kantu berriak ere aurkeztuko dituzte. ‘Strangeland’ lana maiatzaren 7an jarriko da salgai.


James Murphy estatubatuarra nazioartean da ezaguna LCD Soundsystem proiektua sortu zuen pertsonetako bat delako, eta, horri esker, 2001a eta 2011 bitartean kritikaren eta jendearen oniritzia lortu zuen. Murphy, era berean, ekoizle ezaguna da eta DFA Records diskoetxe independentearen sortzaileetako bat, baita mundu osoan milaka jarraitzaile dituen DJ bat ere. Hain zuzen ere, DJ gisa arituko da uztailaren 12an, ostegunez.


The View, jaialdiko beste talde ospetsu bat, Eskoziatik etorriko dira beren eragin-nahaste ikaragarriarekin: punka, popa, folia eta rock alternatiboa. Hiru estudio-lan plazaratu dituzte jada, eta Bilbon beren laugarren lan luzea aurkeztuko dute, ‘Cheeky For A Reason’ izenburukoa (uztailaren 2an jarriko da salgai).


Pat Mahoneyk, James Murphy-rekin batera LCD Soundsystem-en kide izandakoak, uztailaren 2an frogatuko du zergatik den une honetako DJrik arrakastatsuenetako bat. Bestalde, We Are Augustines new yorkarrek iaz egin zuten beren debuta indie-rock soinuz bustitako ‘Rise Ye Sunken Ships’ lanarekin. Awolnation ere Estatu Batuetatik iritsiko dira, 2011n ‘Megalithic Symphony’ disko arrakastatsua plazaratu ondoren. The Black Bellesek ixten du Jaialdiko partaide berrien zerrenda. Nashvilleko neska-laukote honek garage rocka jotzen du, eta Jack White (The White Stripes) du babesle. Azken horren diskoetxearekin atera dute beren lehenengo diskoa.


Uztailaren 14rako (larunbata) sarrerak salgai daude jada 50 eurotan (gehi banaketa-gastuak: 6 euro). Vodafone karparen programazioa zein izango den jakiteke dagoela (laster emango da ezagutzera), osteguna (uztailak 12) EiTB Gaztea irratiaren maketa-lehiaketako irabazleek itxiko dute. Lehiaketa horren finala egingo da, apirilaren 26an, ostegunez, Bilborocken.


Bilbao BBK Liveren zazpigarren edizioan lehen mailako ikuskizunak izango dituen hirugarren agertoki bat egongo da. Guztira 60 artista inguru programatuko dira (2011n baino ia 20 gehiago) hiru agertokitan eta karpa batean. 


BILBAO BBK LIVE 2012
uztailak 12, 13 eta 14
Kobetamendi (Bilbo)

Osteguna 12
THE CURE
SNOW PATROL
BLOC PARTY
JAMES MURPHY
THE JON SPENCER BLUES EXPLOSION
THE MACCABEES
PAT MAHONEY
BAND OF SKULLS
LORI MEYERS
THE GIFT
BEN HOWARD
TRIBES
YOUNG GUNS

 

Ostirala 13
RADIOHEAD, ESTATUKO KONTZERTU BAKARRA!!
THE KOOKS
MUMFORD & SONS
VETUSTA MORLA
FOUR TET
NOAH & THE WHALE
WARPAINT
ZEA MAYS
WE ARE AUGUSTINES
AWOLNATION
HERE WE GO MAGIC
ZOÉ


Larunbata 14
GARBAGE
KEANE
GLASVEGAS
THE VIEW
CORIZONAS
ENTER SHIKARI
THE INSPECTOR CLUZ & FB’S HORNS
PURE LOVE
THE BLACK BELLES

 

PREZIOAK
3 eguneko bonua (kanpatzeko eskubidearekin, tokia bete arte): 105 € + gastuak (6 €)
Osteguna, uztailak 12, eta ostirala, uztailak 13: 55 € + gastuak (6 €)
Larunbata, uztailak 14: 50 € + gastuak (6 €)
 

Harpidetu Berriak atalera

Albisteak egunean ikusi

Eguna aukeratu:

Aurreko hilabete Ekaina 2013 Hurrengo hilabete
Al As Az Os Ol L I
272829303112
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

Albisteen bilatzailea

Albisteen bilatzailea:


Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200