Albisteak
BIKOTE BATEK HAMAR EGUN EMANGO DITU JENDAURREN BIZITZEN, AREATZAN, BIRZIKLATZEAREN GARRANTZIAK HERRITARRAK KONTZIENTZIATZEARREN
Bilboko Udalak, Ecoembes-ek eta Ecovidrio-k kanpaina bat abiaraziko dute, maiatzaren 10ean, birziklatzearen premiaz eta birziklatzeko moduez ohartarazteko eta informatzeko Bilboko herritarrak
Bilbon, 2012ko apirilaren 20an. Datorren asteazkenean, hilak 10, abiatuko da “Birziklatzea begi-bistan” kanpaina. Hamar egunez, Bilboko bi gazte (Bego eta Jon) jendaurrean biziko dira, Areatzan ipiniko den 30 m2-ko apartamentu batean. Eguneroko bizimoduan izaten diren hainbat egoera antzeztuko dituzte hamar egun horietan bi gazteek. Lehengusu-lehengusinak dira Jon eta Bego eta, nahi gabe, birziklatzea eta elkarbizitza uztartzen dituen abentura honetan murgildurik dabiltza.
Ingurumen-kontzientzia sendoko neska da Bego; Joni, aldiz, ez dio axola ingurumenak. Amama hil zaionean Begok hartu duen erabakia da argumentuaren abiapuntua. Landa-ingurunean familiaren baserrian— hazitakoa da gure protagonista, eta han ikasi zuen ingurumena errespetatzen, birziklatuz eta natura zainduz. Amama hiltzean, bolada batez Jon lehengusuaren apartamentura (Bilboko erdigunea) joatea erabaki du Begoñak.
Hamar egun horietan, lehengusuari hainbat gauza irakasten saiatuko da Begoña: ontziak behar bezala bereizten, ingurumena zaintzen eta, birziklaketaren bidez, lehengaiak aurrezten.
Bilboko Udalak (Ecoembes-en eta Ecovidrio-ren laguntzarekin) antolatutako proiektu honen helburua da herritarrei birziklapenari buruzko informazioa ematea eta jendea gai horretan sentsibilizatzea, hau da, jendea ohartaraztea oso garrantzitsua dela ontziak behar bezala bereiztea —beirazkoak, plastikozkoak, metalezkoak, brik motakoak, kartoizkoak eta paperezkoak—, material gehiago eta kalitate hobekoak jasotzeko. Edukiontzi berdea, horia eta urdina izango ditu ardatz nagusi kanpaina honek.
www.reciclajealavista.com blogaren bidez, zibernautek zuzenean ikus ditzakete, Interneten, bikote berezi horren abenturak. Gizarte-sareez (Facebook, Twitter, Youtube eta Flickr) baliatuko da bikotea herritarrekin

