Bilbao.net

2013ko maiatzaren 26a

Bilaketa aurreratua

Ruta:
  • Kokapena:
  •   Hasiera
  •   InfoBilbao
  •   Albisteak
  •   ARTXANDAKO FUNIKULARRAK HILABETEZ ITXITA EGONGO DA ETA BERE ORDEZ AUTOBUSAK JARRIKO DIRA

Albisteak

Albisteen zerrendara joan

ARTXANDAKO FUNIKULARRAK HILABETEZ ITXITA EGONGO DA ETA BERE ORDEZ AUTOBUSAK JARRIKO DIRA

Zerbitzua aldi baterako bertan behera geratuko da, tunelaren barneko egitura indartzeko zertxa metalikoak, lamina iragazgaizgarri bat eta sarea ipini behar dituztelako. Neurri hauek metroko 3. Lineako obrek eraginda hartu behar izan dituzte.

Bilbon, 2012ko maiatzaren 15ean. Artxandako funikularrak ekainaren 4tik aurrera eta hilabetez, ez du zerbitzurik eskainiko eta autobusak egongo dira bere ordez. Metroko 3. Lineako obren ondorioz, tunelaren barneko egitura indartu beharra ikusi dute, eta hori da, hain zuzen, zerbitzua aldi baterako etenda egotearen arrazoia. Halaber, egoera hau aprobetxatuz Bilboko Udalak Castañoseko geltokian hobekuntzak egingo ditu.

Pasa den martxoan, 3. Linea eraikitzearen ardura duen Eusko Trenbide Sareak (ETS) eta Bilboko Udalak Matikon eraikiko den geltokiko obrak iraun bitartean Funikularraren barneko egitura indartzea adostu zuten. Geraleku hori funikularraren tunelarekiko perpendikularki dago kokatua.

Horretarako, zertxa metaliko batzuk, lamina iragazgaizgarri bat eta sarea ipiniko dira. Izan ere, neurri hauen bidez geltokia eraiki bitartean zerbitzuaren segurtasuna momenturo bermatzea lortuko da.

Behin behineko errefortzu metaliko hauek instalatu behar izateak Artxandako Funikularraren ohiko zerbitzua datorren ekainaren 4tik aurrera hilabetez etetea eragingo du, hain zuzen, ekainaren 4tik (astelehenetik) aurrera.

Servicio de autobuses

Bitarte horretan, ETSek ipinitako autobus-zerbitzu batek Castaños eta Artxandaren arteko ibilbideak ordutegi bera jarraituz egingo ditu eta zerbitzuaren joan-etorri osagarri berdinak egingo ditu.

Horrela, astelehenetik larunbatera, lehenengo zerbitzua 07:15ean irtengo da, eta azkena 22:00etan; eta igande eta jaiegunetan, lehenengo zerbitzua 08:15ean izango da, eta azkena 22:00etan.

Autobusak 15 minutuko maiztasunaz ibiliko dira, eta zutik doazen bidaiariak, mugikortasun murriztua duten pertsonak eta maskotak eta bizikletak garraiatzeko egokituta daude, Artxandako Funikularrean indarrean dagoen arautegiaren arabera.

Autobus-zerbitzuek Castaños kaletik (Funikularraren geltokiaren parean) Funikularrak Artxandan duen goiko geltokirainoko ibilbidea egingo dute, tarteko geldialdirik gabe eta honako ibilbide hauei jarraiki:

  • Joanekoa: Castaños, Campo Volantin, Zumalakarregi Etorbidea, Zabalbide, Egirleta-Santo Domingo, Artxanda (Funikularra)
  • Itzulikoa: Artxanda (Funikularra), Egirleta-Santo Domingo, Zabalbide, Zumalakarregi Etorbidea, Campo Volantin, Castaños

Bidaia-txartelak Castañoseko geltokian bertan horretarako ipiniko den behin behineko leihatila batean hartzeko aukera egongo da. Goiko geltokian, bidaia-txartelak ohiko leihatilan hartu beharko dira.

Oharra osorik

Informazio gehiago

Harpidetu Berriak atalera

Albisteak egunean ikusi

Eguna aukeratu:

Aurreko hilabete Maiatza 2013 Hurrengo hilabete
Al As Az Os Ol L I
293012345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829303112

Albisteen bilatzailea

Albisteen bilatzailea:


Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200