Albisteak
CAMPOS ANTZOKIAK, BILBAOESZENAREN – BILBOKO UDALAREN BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAREN LAGUNTZA DUEN “WAKING UP” LANA AURKEZTUKO DU ASTEBURU HONETAN
“Waking Up”, antzerkiko zenbait estilo eta teknika erabiltzen dituen lana da. Pantomima, objektuen antzerkia, tira komikoa, dantza, burleskea eta playback-a erabiltzen ditu, besteak beste.
Bilbon, 2012ko maiatzaren 16an. El Teatro Arteria Campos Elíseos antzokiak, Bartzelonako Mistic konpainiaren “Waking Up” musika antzerki fisiko ikuskizuna jasoko du asteburu honetan (maiatzaren 19an eta 20an, arratsaldeko 20:30etan). Ikuskizun horrek, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen BilbaoEszenaren, - Baliabide Eszenikoen Zentroaren, laguntza du.
“Waking Up” lana joan den maiatzaren16an inauguratu zen El Raval es Teatre jaialdian, eta urriaren 22tik 28ra ospatuko den Kubako MIMOARTE pantomima jaialdirako gonbidapena jaso du. “Waking Up” lanak Wendyren, bere herrian, lanetik etxera eta etxetik lanera joatearen errutinaz nekatuta dagoen eta barru-barruan ezaguna izan nahi duen neska arrunt baten istorioa kontatzen du. Antzezlana, Wendyk amets horren bila abiatzea eta erabat ezezaguna zaion hirira joatea erabakitzen duen egunean hasten da.
Antzezlana, antzerki fisikoa izenez ezagutzen denaren barruan sartzen da, eta antzerkiko zenbait estilo eta teknika erabiltzen ditu, pantomima, objektuen antzerkia, tira komikoa, dantza, burleskea eta playback-a, besteak beste. Irudimen dosi handiak erabiliz, jolas ludiko proposamenean sartzeko ikus-entzuleari gonbidapena egiten dio. Proposamen horretan eszenatokia zerotik abiatuta eraikiko da. Espazio horretan irudiak, soinuak, pertsonaiak eta lekuak sortzen hasten dira, guztiak ere, bere irudimenarekin proposatutako irudia osatzen duen ikus-entzulearen begiradapean.
“Waking Up” lana erabat fisikoa eta zehatza da, eta, ondorioz, oso zorrotza, oso teknikoa da, energiaz eta ilusioz kargatutako ikuskizunari gehiago eman ahal izateko. Ikus-entzuleak soinuzko bidaia ludikoan eramango ditu, Miriam González antzezle eta zuzendariaren eskutik. Miriam Gonzálezek, Jacques Lecoq-ek Txilen duen eskolan ikasi zuen antzerki fisikoaren metodologia.
Miriam Gonzálezek, BilbaoEszenak antolatutako keinu clown tailerra eman zuen, Juan Carlos Muñoz Navarro clown-arekin batera, joan den abenduan, Deustuko Udaltegian. 50 minutu inguruko iraupena duen “Waking Up” lanaren partaideak hauek dira: Natalie Alexander, Irene Gellida, Iraitz Lizarraga, Ana Martín eta Claudia Martin, laguntzaile tekniko gisa aritzen den Ángela Mongez gain.

