Albisteak
4.167 IKUS-ENTZULE IZAN DITU BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK – FANTEK. BERE HEMEZORTZIGARREN EDIZIOA 2011N BAINO %27 IKUS-ENTZULE GEHIAGOREKIN ITXI DU
Lehiaketara aurkeztu den “El Callejón” filma eskaini zuen inaugurazio jardunaldia, Euskal Laburmetraiei eskainitako saioa, Sekzio Ofizialeko “Devoured” eta “Bellflower” filmak eta “Phenomena Experience” saio berezia izan dira ikus-entzule gehien elkartu dituztenak.
Bilbon, 2012ko maiatzaren 16an. Azken 18 urteetan Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen duen Bilboko Zinemaldi Fantastikoak - FANT 2012ak, %27 ikus-entzule gehiagorekin itxi du aurtengo edizioa. Guztira 4.167 pertsona hurbildu dira Alondigako Golem Zine aretoetarako proiekzioetara. Iazko edizioak 3.259 ikus-entzule izan zituen.
Maiatzaren 4tik 11ra ospatu den jaialdia, jende gehien jaso dezaketen aretoetan egin da, auditorioan eta 1. aretoan. Esan behar da bi saiotan aretoak beteta egon zirela. Alde batetik, Auditorioan egin zen inaugurazio ekitaldian 376 ikus-entzule egon ziren. Saio horretan, Antonio Trashorrasen “El Callejón” filma, lehiaketan parte hartzen zuena, eman zen. Halaber, azkenean FANT 2012 irabazi zuen eta maiatzaren 8an eskaini zen “Bellflower” luzemetraia ikusteko sarrera guztiak ere agortu ziren, 1. aretoko 246 eserlekuak bete egin ziren eta.
Maiatzaren 6an 1. aretoan eskaini zen “Devoured” filmaren mundu mailako estreinaldiak ere ia eserleku guztiak bete zituen, 234 ikus-entzule izan zituen eta. Alondigako auditorioan ikus-entzule asko izan dituzten beste bi saio, euskal laburmetraiei eskainitako saioa, 319 ikus-entzulerekin eta Phenomena Experience saio bikoitza izan dira. Phenomena Experience saio bikoitzean El Resplandor” eta “Terroríficamente muertos” filmak eskaini ziren. Lehen parteak 327 ikus-entzule izan zituen, eta bigarrenak 281.
Beste alde batetik, azpimarratzekoa da ikus-entzuleek FANT generoko maisuei eskainitako zikloari eman dioten harrera beroa. Aurten zikloa Roman Polanskiri eskainita egon da. 182 pertsona hurbildu ziren pantaila handian “Repulsión” lana ikustera, eta 156 izan ziren “La semilla del diablo” ikusi zutenak. Horrez gain, joan den ostiralean Kike Maíllo zuzendari katalanak (Frantrobia Saria 2012) Lluís Castellsekin batera Barrainkuako Udaltegian eman zuen efektu bereziei buruzko Master Classean 73 profesionalek eta Euskadiko zine eskoletako ikaslek hartu zuten parte.
2012KO SARITUAK
Desireé de Fezek, Jorge Guerricaechevarríak eta Alex Angulok osatutako Bilboko Zinemaldi Fantastikoko - FANT 18ko, XVIII. edizioko epaimahaiak, film onenaren FANT 2012 saria eman dio Evan Glodell zinemagile estatubatuarraren “Bellflower” luzemetraiari. Horretaz gainera, aipamen berezia eman dio Nicolas Golbarten “Fase 7” Argentinako filmari.
Laburmetraien sailean, epaimahaiak Jeroen Annokkeéren “Suiker” lanari (Holanda, 2010, 6’) eman dio film labur onenaren saria, eta euskal film labur onenaren saria Haritz Zubillagaren “She’s lost control” lanak jaso du. Bestalde, ikus-entzuleek Ander Fernández euskal zuzendariaren “El Nido” lanari eman diote laburmetraia onenaren saria.

