Bilbao.net

2013ko maiatzaren 20a

Bilaketa aurreratua

Ruta:

Albisteak

Albisteen zerrendara joan

ERRIBERAKO MERKATUAK ONLINE SALTZEKO PLATAFORMA BAT JARRI DU ABIAN

• Eskariak egiten diren egun berean jasotzeko 11:30ak baino lehen egin beharko dira.

Bilbon, 2012ko maiatzaren 16an.- Erriberako Merkatuak, Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, abian jarri du produktuak online saltzeko plataforma bat: www.mercadodelaribera.net. Zehatzago, merkatarien elkarteko 16 dendak 274 produktu eskaintzen dituzte: arrainak eta itsaskiak, okela, urdaitegikoak, frutak eta barazkiak, txanpiñoiak, ozpinetan onduak eta kontserbak, hegaztiak eta arrautzak.
 

Orriaren konfigurazioa bat dator merkatuaren beraren konfigurazioarekin; hau da, saltokien arabera dago antolatuta, saltokiak era berean Erriberako jarduera jakin batean sailkatuta daudela. Merkatarien elkarteko kideak diren saltoki guztientzat dago zabalik, hauek nahi izanez gero, etorkizunean ekimenean sartzeko.
 

Erosketa egunean prozesatzen da. Eskariak 11:30ak baino lehen egin behar dira, bestela, ordu horretatik aurrera egindakoak hurrengo astegunean prozesatuko dira. Behin paketea eskatutako produktu guztiekin prestatuta, hozkailua duen ibilgailu batean garraiatzen dira eskarian azaldutako helbidera. Entregak Bilbon (astelehenetik barikura) eta Basaurin (eguaztenetan) izango dira. Zerbitzu hau etorkizun hurbilean eskualdeko beste udalerri batzuetara zabaltzeko asmoa dago. Bidalketa gastuak 5,50 euro dira.
 

Bezeroek online ordain dezakete, banku bidezko transferentziaren bidez, 3D Secure segurtasun-sistema duen kreditu-txartelaz, edo paketea jasotzean.

Bezeroentzako arreta-zerbitzurako telefono bat egongo da; hau da, zalantzak argitzeko edo erosketa egiten laguntzeko. Telefonoa hauxe da: 946 023 791.
Etorkizunean erosketak online egiteko aukera Bilboko Udal Merkatuetan egoteko esperientzia eta funtzionaltasunak jasotzea da ekimen honen hasierako xedea.
 

Harpidetu Berriak atalera

Albisteak egunean ikusi

Eguna aukeratu:

Aurreko hilabete Maiatza 2013 Hurrengo hilabete
Al As Az Os Ol L I
293012345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829303112

Albisteen bilatzailea

Albisteen bilatzailea:


Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200