Bilbao.net

2013ko maiatzaren 26a

Bilaketa aurreratua

Ruta:
  • Kokapena:
  •   Hasiera
  •   InfoBilbao
  •   Albisteak
  •   ARRIAGA ANTZOKIAK, KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAK ANTOLATUTAKO XVII. ESKOLA ANTZERKI JAIALDIAREN AMAIERA EKITALDIA JASOKO DU IGANDEAN. JAIALDIAN BILBOKO 15 IKASTETXEK HARTU DUTE PARTE, ETA 29 ANTZEZLAN AURKEZTU DITUZTE LEHIAKETARA

Albisteak

Albisteen zerrendara joan

ARRIAGA ANTZOKIAK, KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAK ANTOLATUTAKO XVII. ESKOLA ANTZERKI JAIALDIAREN AMAIERA EKITALDIA JASOKO DU IGANDEAN. JAIALDIAN BILBOKO 15 IKASTETXEK HARTU DUTE PARTE, ETA 29 ANTZEZLAN AURKEZTU DITUZTE LEHIAKETARA

Saritutako lanak, Isabel Gallego Gorria, Viuda de Epalza, Txurdinaga – Behekoa eta Karmelo Ikastola ikastetxeetako Lehen eta Bigarren hezkuntzako ikasleek egindakoak dira. Horrez gain, Solokoetxe institutuko ikasleek akzesit bat lortu dute. Funtzioa goizeko 10:30etan hasiko da.

Bilbon, 2012ko maiatzaren 24an. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak sustatzen duen eta jada tradizional bilakatu den Eskola Antzerki Jaialdiak igande honetan, maiatzaren 27an, izango du amaiera, Arriaga Antzokiko eszenatoki nagusian. Saritutako lanak ikusi ahal izango dira eta sariak banatuko dira.

Aurtengo edizioan sariak lortu dituzten lanak honako hauek dira: Maestra Isabel Gallego Gorria L.H.I.-ko “Ebamirentxu” eta “Ring”; Viuda de Epalza L.H.I.-ko “Denboran bidaiatzen”; Txurdinaga-Behekoa Batxilergoko Institutuko “La posadera” eta Karmelo Ikastolako “Lore horia”. Horrez gain, epaimahaiak akzesit bat eman dio Solokoetxeko Karmelo institutuko “Soloko kabareta” lanari.

Bilboko 15 ikastetxe publikok eta pribatuk hartu dute parte lehiaketaren hamazazpigarren edizio honetan. Euskaraz (21) eta gaztelaniaz (8) egindako 29 antzezlan aurkeztu dira. Eskola Antzerki Jaialdia 1992an sortutako ekimena da, umeen artean Arte Eszenikoak sustatzeko helburuz. Diru sariez aparte, parte hartzen duten ikastetxe guztiek 300 euro jasotzen dituzte, ikasturtean zehar prestatu beharreko lanetan laguntzeko.

Lehiaketaren oinarriek berrikuntza garrantzitsuak izan zituzten iazko edizioan. Berrikuntza horien artean azpimarratzekoa da desagertu egin direla adinaren araberako kategoriak (ikas-mailen artean elkarrekin egindako lana bultzatzeko) eta zenbait alderdi berri saritu direla, honako hauek, besteak beste: lan eszenikorik hoberena, proposamen eszenikorik hoberena, alderdi teknikoei emandako konponbiderik onena, interpretaziorik hoberena, partaideen adinera egindako egokitzapen onena edo modalitate eszenikoen berreskuratze lanik hoberena. Kategoria bakoitzeko lan irabazleek diploma bat eta 300 euroko diru saria jasoko dute. Horrez gain, euren sorkuntza lana ikus-entzuleen aurrean aurkezteko aukera izango dute, oraingo honetan Arriaga Antzokiak eskaintzen duen eszenatoki bikainean.

Antzerki Eskola Jaialdia 2012 / Sariak

Lan Eszenikorik hoberena:
"Ebamirentxu" MAESTRA ISABEL GALLEGO GORRIA L.H.I.

Proposamen eszenikorik hoberena:
"Denboran bidaiatzen" VIUDA DE EPALZA L.H.I.

Antzerki, dantza, zirku edo bestelako diziplina eszenikoak berreskuratzeko lanik hoberena:
"Ring" MAESTRA ISABEL GALLEGO GORRIA L.H.I.

Interpretazio globaleko eta koraleko lanik hoberena:
"La Posadera" TXURDINAGA BEHEKOA B.H.I.

Parte hartzaileen adinera ondoen moldatutako lana:
"Lore horia" KARMELO IKASTOLA L.H.I.

Epaimahaiak emandako akzesita:
"Soloko kabareta" KARMELO- SOLOKOETXE B.H.I.

Harpidetu Berriak atalera

Albisteak egunean ikusi

Eguna aukeratu:

Aurreko hilabete Maiatza 2013 Hurrengo hilabete
Al As Az Os Ol L I
293012345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829303112

Albisteen bilatzailea

Albisteen bilatzailea:


Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200