Mundu Mailako Ingurumen Eguna laster dela aprobetxatuz, Eskolako Agenda 21en parte hartzen duten 50 ikastetxeak Bilboko Udaletxean bilduko dira bihar barikuan, ekainak 8, eguerdiko 11:30etan, ikasturtea bukatutzat eman eta programan egindako lanean ateratako ondorioak eta ingurumena hobetzeko dauzkaten ideiak Alkate eta gainerako udal korporazioari ezagutzera emateko.
2012ko ekainaren 7an. Aurtengo proiektua jorratzeko aukeratu den gaia, “aztarna ekologikoa” izan da. 25.000 baino gehiago izan dira, arlo desberdinetan, gure eguneroko ohiturek duten garrantzia aztertu duten ikasleak: ura, hondakinak, energia edo kontsumo orokorra. Guzti honek ingurugiroan eta zehatzago, inguru eta Urian duen eragina kalkulatu dute.
Eskolak Agenda 21eko ikasle guztiek adostutako konpromiso hauekin batera, Udal Foroan ikasle ordezkariek ikasturteko lana eta azterketa aurkeztuko dute eta udal ordezkariei udalerrian zehar egindako diagnostikotik sortutako proposamenak azalduko dizkiete.
Gai zerrenda:
11:30 Eskolako Udal Foroaren hasiera.
12:25 Taldeāargazkia.
12:45 Ikasleek egindako oparien trukaketa.
13:00 Saioaren bukaera.
Agenda 21 - Bilboko Udala
San Agustin eraikina - Ernesto Erkoreka plaza, 12, 2A - 48007 Bilbo. Telefonoa 94 420 46 29 / 30