Bilbao.net

2013ko maiatzaren 23a

Bilaketa aurreratua

Barrutia 04: Begoña
Ruta:

Albisteak

Albisteen zerrendara joan

EUSKALTELEN I. KIROL EGUNAK FAMILIA OSOARENTZAKO KIROL- EREMU BIHURTUKO DU BILBOKO AREATZA

• Datorren larunbatean, ekainak 30, kirolaren hiri txiki bihurtuko du Bilboko Areatza Euskaltelek, parte hartu nahi duten guztientzat irekia.

Bilbon, 2012ko ekainaren 26an. Ekainaren 30ean, Euskaltelen lehen Kirol Eguna egingo da, kirolarekiko hitzordu bat, programatutako kirol-modalitateekin egun bat familian igaro nahi duten guztientzat.

Euskaltelek antolatzen du eguna, Bilboko Udalaren laguntzarekin eta Bilbao Kirolaken bitartez, eta jardunaldiak bat egin nahi du Bilbo 2012 Kirolaren Europako Hiri izateko helburuarekin eta balioekin. Euskaltelen I. Kirol Egunak lehia zintzoko kirola sustatu nahi du, eta gizarte-talde guztien integrazioa bultzatu nahi du, kirolaren bitartez.

Datorren larunbatean, goizeko 11:00etatik iluntzeko 20:00ak arte, Euskaltelek kirolaren hiri txiki bihurtuko du Bilboko Areatza, eta hainbat jarduera eskainiko ditu: gizon-emakumezkoen mahai-futbola, eskalada-murru tirolinaduna, frontoi mugikorra, kirol egokituak, hockeya, kanoak eta paddle surfa itsasadarrean, mahai-tenisa, areto-futboleko txapelketak, minibasketa, atletismoa, xakea, spinning-saioak eta borroka libreko erakustaldi bat, Maider Unda borrokalari olinpikoaren eskutik, besteak beste.

Kirolari olinpikoak

Izan ere, han izango da Maider Unda, 2012ko Londresko Joko Olinpikoetarako sailkatua, BAT Basque Teameko beste euskal kirolari askorekin batera. Gogoan izan behar da Euskaltel BAT Basque Teamen babeslea dela, eta emakumezkoen kirola eta kirol egokitua bultzatzen dituela.
Kirolari hauek bertaratzea aurreikusten da: Naiara Gómez (piraguismoko maratoia), Víctor Hugo Garrido (txirrindularitza egokitua), Ainhoa Murua (triatloi olinpikoa),


Maialen García (belar-hockeya), María López de Eguilaz (belar-hockeya), Aitor Oroza (txirrindularitza egokitua).

Han izango dira, gainera, Tourrera joan ez diren Euskaltel-Euskadiko txirrindularietako batzuk, Asegarce enpresako pilotariak, Garazi Sánchez surflaria eta Euskal Herriko Surf Federazioko beste kide batzuk, eta Virginia Berasategui triatleta. Argazkiak ateratzeko prest egongo dira guztiak, eta autografoak sinatuko dizkiete kirol-festara hurbiltzen diren zaleei.

Goizeko 11:00etatik irekita egongo dira kirol-modalitate guztietarako karpak, eta, eguerdian, ekitaldi publikoa egingo dute kirolari gonbidatuek eta ordezkari instituzionalek, aurtengo ekitaldia inauguratzeko, eta nork bere alorrean dituen etorkizunerako itxaropenen berri emango dute.

Bestalde, Adecco Fundazioak, Euskaltelekin duen lankidetza-hitzarmenaren baitan, gurpil-aulkiko saskibaloia sustatuko du, minusbaliotasunen bat dutenentzat nahiz ez dutenentzat.

Nola parte hartu

Edonork har dezake parte antolatutako kiroletako edozeinetan. Dena dela, aldez aurretik izena eman daiteke, www.gozatueuskaltel.com webguneko formularioan. Hala nahi dutenek beren gustuko jardueretarako izena eman dezakete.
 

Harpidetu Berriak atalera

Albisteak egunean ikusi

Eguna aukeratu:

Aurreko hilabete Maiatza 2013 Hurrengo hilabete
Al As Az Os Ol L I
293012345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829303112

Albisteen bilatzailea

Albisteen bilatzailea:


Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200