Albisteak
BILBAO BBK LIVE'12 JAIALDIAK INOIZKO IKUSLE KOPURURIK HANDIENA IZAN DU. IAZKOAREKIN ALDERATUTA, %6,7 GEHIAGO BERTARATU DA
Aurtengo jaialdiak, bere zazpigarren edizioan, ikusle-kopururik handiena egon da, zehatz-mehatz, 110.000 lagun joan ziren Kobetamendira uztailaren 12, 13 eta 14an.
Bilbon, 2012ko uztailaren 16an. BIlbao BBK Liveren zazpigarren edizioa jaialdiaren historian izandako ikusle-kopuruaren errekorraz amaitu da, hain zuzen zere, 110.000 lagun joan ziren Kobetamendin uztailaren 12, 13 eta 14an egindako kontzertuetara. Antolakuntzak baikortasun handiaz baloratu du honako edizio hau eta eragin mediatiko handia izan du eta kreditatutako 400 kazetari inguru egon dira. Gainera, ez da inolako intzidenterik egon, asistentzia sanitarioak oso gutxi izan dira, eta Jaialdi osoan joandakoen jokabidea bikaina izan da.
Aurten BBK Liven ehun mila lagun baino gehiago egon da zuzeneko hiru musika-egunetan. Jende gehien joandako eguna lehengo ostirala izan zen, uztailak 13, Radiohead britainiar musika-taldearen emanaldia zeukana.
Sarreren salmentaren erritmoa kontuan hartuta, bertaratutakoen kopurua %6,71 handiagoa izan da iaz baino, inoizko jendetsuena, guztira 103.083 bilduta.
Krisialdi ekonomikoa aurten ere ez da igarri salmentan. Horren zergatia izan daiteke izen handiko artisten emanaldiak egotea, esate baterako, The Cure edo Radiohead. Bilbo osoan nabarmendu den giro aparta egon da, jaialdiarekin batera asteon egondako kontzertuei esker: Gien Hansard (asteartean, BBK salan), Bob Dylan eta bere banda (asteazkenean, Guggenheim Museoan), Rolling Stoned (ostegunean, Kale Nagusian), Eli ‘Paperboy’ Reed (ostiralean, BBK salan), Glasvegas (ostiralean, Bilboko Alondegian), Supersubmarina (larunbatean, BBK salan) eta The View (larunbatean, Bilboko Alondegian).
Jaialdiak xarma handia eduki du eta, orain, hurrengo urtekoari begira ipini gara: jaialdiaren esparruko instalakuntzak baldintza onenetan mantentzen eta aurreko edizioetako kalitate artistiko nabariari eutsiko dion musika-talde zerrenda aurkezten saiatuko dira.
Bilbao BBK Live nazioarteko Jaialdien barruan galdu ezin den jaialdia dugu, eta honek gure hirira turista asko dakar aisiako lehenengo mailako kultur ekitaldi gisa.
BILBAO BBK LIVE: DATUAK
Joandakoen kopuru orokorrak
Uztailak 12 osteguna: 36.842 lagun
Uztailak 13 ostirala: 39.476 lagun
Uztailak 9 larunbata: 32.860 lagun
Bertaratuak guztira: 109.860 lagun
Jatorriaren arabera, jaialdira etorritakoen %35,5 gutxi gora behera EAEkoak ziren eta gainerako %64,5 berriz, Estatuko gainerako lurraldeetatik eta beste herrialde batzuetatik. Estatutik kanpokoei dagokienez, Erresuma Batuko bisitariak (%15,1, aurreko urtea baino %7,7 gehiago) eta Frantziakoak (%11,3 aurten eta 201ean %6,1 izan ziren) dira garrantzizkoenak. Jaialdian egondakoen %2,4 Estatuko irletatik eta Europako gainerako herrialdeetatik edo AEB, Mexiko, Australiatik dator…
Jatorria
Bizkaia – %30,1
Erresuma Batua – %15,1
Frantzia – %11,3
Madril – %8,4
Katalunia – %6,6
Galizia – %3,2
Asturias – %3,1
Gipuzkoa – %3
Aragoi – %2,5
Araba – %2,4
Andaluzia– %2, 4
Gaztela-Leon – %2,3
Nafarroa – %2,1
Valentziako Komunitatea – %1,8
Errioxa – %1,2
Kantabria–%1,1
Gaztela-Mantxa- %1
Beste batzuk (Balearrak, Kanariar Irlak, Italia, Belgika, Holanda, AEB, Mexiko, Australia ...) - %2,4
Kontzertuetarainoko garraioa bermatuta
Bilbao BBK Liveren antolakuntzako erronka garrantzitsuenetarikoa garraioko operatiboa bermatzea izan zen. Izan ere, milaka pertsona garraiatu behar izan dira eta handik berriro etxera ekarri.
Zunzunegui etorbidetik, tranbiaren aurrean (Termibus eta San Mames inguruetan), eta BECetik ordu puntuetan batez beste 36 autobus irteten zen, jendearen sarrera laguntzeko asmoz.
Osasun-atenzioa, segurtasuna eta garbiketa
Gorabeherarik gabeko jaialdi hau erabateko normaltasunez garatu zen, segurtasuneko operatibo garrantzitsuaren eta jendearen jarrera arduratsuari esker.
Jaialdira etorritakoen jende-kopurua nabarmen igo zen arren, osasun-asistentziek lehengo urteetako zifrak mantendu dituzte. Harreran kokatutako osasun-postuetan 124 asistentzia egin ziren. Horietatik 13 baino ez ziren Basurtura joan behar izan eta, gehienbat, erorikoek eragindako ebakidura eta traumatismoengatik gertatu ziren.
Udaltzaingoa arduratu jaialdiaren zaintzailea eta jaialdirako sarrera eta jaialdi-esparrua kontrolatu zituzten. Guztira, 140 pertsonak zaindu zituzten jaialdiaren ikusleak, istilurik gabeko jaialdia izan delako.
Garbiketari dagokionez, bai kanpaldiaren esparruan bai kontzertuenean, garbiketa egunean hainbat bider egin da 150 edukiontzietan eta egunero langilek jardun zuten. Guztira, udaleko 44.430 kg. hondakin eta 117.450 litro ur erabili zituzten garbiketa-zerbitzuek eremu guztiko garbiketa eta desinfekzioa egiteko.
Gainera, hondakinen eta plastikozko edalontzien birziklapena bermatzeko, entregatutako 10 edalontziko opari bana eman zen.

