Albisteak
JAIETAKO 100.000 PROGRAMA BANATUKO DITU UDALAK BIHARTIK AURRERA BILBOKO ETXEETATIK
Bilbao Aste Nagusia mugikorrentzako aplikazioa aurtengo berririk nagusia da. QR kode baten bidez deskarga daiteke eta jaietako informazio guztia dakar.
Bilbo, 2012ko abuztuaren 9a. Bilbotar guztiek 2012ko Aste Nagusiko egitaraua izango dute laster. Elkarren segidako hamabigarren urtez, Bilboko Udaleko Jaietako Saila 100.000 programa hasiko da banatzen bihar, abuztuak 10, Bilboko etxeetatik. Jaietako Sailaren helburua Bilboko hiritar guztiek esku programa bana izatea da, udaleko banaketa puntuetara joan barik.
Etxeetatik egiten den banaketak jaietan jarraipena izango du. Egun horietan 45.000 programa eskuragarri izango dira Zabalguneko, Arriaga Antzokiko, Guggenheim Museoaren eta Loiuko aireportuaren Bilbao Turismo bulegoetan, hainbat hoteletan, txosnetan eta Udaltegietan.
Aurten bigarren aldiz, gure jaiak disfrutatzera atzerritik etorritakoez pentsatuz, 10.000 esku programa editatuko dira frantsesez eta ingelesez. Zabalguneko eta Loiuko aireportuaren Bilbao Turismo bulegoetan, Udaleko informazio puntuan, Jaietako Sailean eta Alde Zaharreko Udaltegian eskuragarri egongo dira.
Ikusmen ezintasunen bat duten pertsonek programa braillera egokituak aurkituko dituzte abuztuaren 14tik aurrera Arriaga, Zabalgune, Guggenheim eta Loiuko aireportuaren Bilbao Turismo bulegoetan, Barrainkuako eta Alde Zaharreko Udaltegietan, Udaleko Informazio Bulegoan, ONCE erakundearen egoitzan (Perez Galdos, 11) eta Txikigunean. Joan den urtean bezala, egitarauaren entzutezko bertsioak prestatu dira eta denon esku daude Udaleko web orrialdean (www.bilbao.net).
Aste Nagusiaren informazio guztia zure mugikorrean
Aurtengo nobedaderik garrantzitsuena “Bilbao Aste Nagusia” aplikazioa deskargatzeko aukera da. Udaleko Jaietako Sailak eta 2012ko Aste Nagusiaren babesle ofizial Euskaltelek hiritarren esku jartzen dute jaietako informazio praktika biltzen duen gida hau:
- Aste Nagusia 2012ko egitarau osoa.
- Su-festei buruzko piroteknia partehartzaileen datuak
- Su-festak bozkatzekoa tala, sarien deskribapena eta parte hartzeko oinarriak.
- Ekitaldi bakoitzaren kokapena Google maps-en eta geolokalizazioa.
- Telefono interesgarriak edozein larrialdiarena urrean, zuzenean deitzeko.
QR kode baten bidez deskarga daiteke aplikazioa. Bilbotarrek eta hirira hurbidutako guztiek erraz aurkituko dute kodea hiritik bananduta mugikorrarekin deskargatzako. RENFE eta FEVE geltokietan, Garellanoko bus geltokian, Ingeniaritzako Renfe-Feve eta metroren geltokian edo Bilbao Turismo bulegoetan kodeari argazkia ateratzeko aukera izango da. Jai-programaren kontraportadan ere imprimatuta dago eta baita Karola gunean, Abandoibarran, Pergolan, Plaza Barrian, Gas plazan eta Arriaga plazan jarriko diren sei totemen. Kodeaz gain, totem bakoitzean gune horretako egitaraua guztia azalduko da. App Store-n (Iphone mugikorrentzat), Google Play (Android sistema duten mugikorrentzako), edo www.marijaiamovil.net eta www.bilbao-astenagusia.net web orrialdeetan ere eskuragarri izango da aplikazioa.
Beste aldetik, aurten bere web orrialde ofiziala estreinatu du Aste Nagusiak (www.bilbao-astenagusia.net) . Bertan egitaraua ez ezik, jaietako azken berriak, bideoak eta irudiak aurki daitezke. Facebook-en helbide ofizialean www.facebook.com/BilbokoAsteNagusia eta Twitter-en @AsteNagusia2012 ere Aste Nagusiari buruzko informazio guztia eskuragarri dago.

