Edukiontziak bide publikoan instalatzeko aldi baterako baimena
Aldi baterako baimen honek aukera ematen du hondakin-materialetarako edukiontzi edo zakuak bide publikoan jartzeko, batez ere, obretako hondakinetarako.
Nori zuzenduta dago?
- Hondakin geldoetarako edukiontziak jartzen dituzten eta urteko baimena ez duten enpresei.
Jarraibideak
- Behar bezala betetako eskaria erantsi beharreko informazioarekin batera aurkeztuko da, udal langileria teknikoak aztertu dezan eta egon litezkeen akatsak zuzentzeko eskatu dezan.
- Baldintzak betetzen badira, baimena eman eta pertsona interesatuari jakinaraziko zaio, bete behar dituen baldintza teknikoekin batera.
- Espazio Publikoaren Erabilera Bulegoak aldi baterako baimena helaraziko dio Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren Sekzioari, Sekzioak, halaber aprobetxamenduaren titularrari udal jabari publikoa pribatiboki erabili eta era berezian aprobetxatzeagatik dagokion tasa likidatu diezaion.
- Azkenik, erreserba eta instalatutakoa zein egoeratan dagoen egiaztatuko da, okupazio-baimena betetzen den ala ez argitzeko. Baimena bete ezean, zigorrak jar litezke.
Epeak
Gutxienez, edukiontzia jarri baino 5 egun lehenago jakinarazi behar da.
Berehala emango da, betiere, eskaria bete, dokumentazioa aurkeztu eta ezarritako aurretiaz jakinarazten bada.
Zenbatekoa
Hemen aurreikusitako tasa sortuko du bide publikoa okupatzeagatik: 19. Zerga Ordenantza, udal jabari publikoa pribatiboki erabili eta era berezian aprobetxatzeagatiko tasak arautzen dituena.
Oharrak
Edukiontzia jartzeko aparkatze-erreserba seinaleztatu behar bada, baldintza hauek bete beharko dira:
- Gurpil-bidearen eta ibilgailuak aparkatzeko eremuaren arteko banalerroa hartuko du.
- Gutxienez, aparkatzea debekatzeko bi seinalez (R308) mugarrituko da, biak gehienez, 45 cm altu eta gutxienez 20 kiloko pisua duten oinarri piramidal edo zilindrikodun 120 cm-ko zutoinetan jarriak. Zutoinaren erdiko aldean baimenaren kopia jartzeko euskarria egon beharko da.
- Erreserbei gutxienez bideko 6 metro zuzen emango zaie.
| Izapide egiteko | |
| Paso 1 |
Edukiontziak bide publikoan instalatzeko aldi baterako baimen-eskaria
|
| Paso 2 |
Bide publikoa okupatzeagatiko tasaren abonua
|

