E2 - Ordainketaren zatikapena
Udal Zerga Administrazioak behar bezala egiaztatutako finantza-egoerarengatik zerga-zorrak eta zuzenbide publikoaren gainerako zorrak epe barruan ordaindu ezin direnean, ordainketak zatikatzea eskaera izapidetzean datza (baina edonola ere, dagokion interesa aplikatuko da). Eskaera onartzeko, nahitaez bete beharreko baldintza da 60 eurotik gorako zorra izatea.
Nori zuzenduta dago?
- Duten egoera ekonomikoarengatik aldi batean euren zerga-zorrak eta gainerako betebehar publikoak ordaindu ezin dituzten pertsonei, betiere, 2009ko urtarrilaren 28ko Dirubiltze Kudeaketako Azpisaileko Buruaren Ebazpenaren bidez horretarako ezarri ziren jarraibideetan xedatutako baldintzak betetzen badituzte.
Jarraibideak
- Pertsona interesatuak edo bere ordezkariak eskaria bete eta aurkeztuko du, zatikatu nahi duen zorra (ordain-agiriaren kopia aurkeztu behar da) eta nahi duen epea adieraziz. “Ordainketa Egutegia” atala bete ahal izateko, ordainketen maiztasuna (hilero, bi hilero, etab.) eta kuota kopurua adierazi beharko da.
Helbideratzeko kontu bat ere adierazi beharko da nahitaez, ordainketa zatikatua handik kobratzeko. - Eskaria berrikusi eta baldintzak betetzen direla egiaztatuko da; geroratuta edo atzeratuta ez dagoen eta exekuzio-fasean dagoen zorrik ez izatea. Zorrik egongo balitz exekuzio fasean, hala jakinaraziko zaio interesatuari edo bere ordezkariari eta 10 eguneko epea izango du exekuzio-fasean dagoen zorra ordaindu, geroratu edo zatikatu beharko du. Akats hori zuzendu ezean eskaria besterik gabe artxibatuko dela ere ohartaraziko zaio. Eskaria berrikusi eta zorra 60 eurotik gorakoa izateko baldintza betetzen duen ala ez egiaztatuko da.
- Eskaria ebatzi eta ordainketaren geroratzea onartu zaion edo ez jakinaraziko zaio pertsona interesatuari.
Legezko araudia
- Kudeaketa, diru-biltze eta ikuskaritzaren inguruko Zerga Ordenantza Orokorra, 93 eta 94. art.
- 215/2005 Foru Dekretua, abenduaren 27koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko diru-biltzea egiteko Araudia onesten duena.
- Bilketa Kudeatzeko Azpisaileko Buruaren Ebazpena, 2010eko urtarrilaren 28koa.
Ohiko galderak
- Zein da ordainketa zatikatzearen eta geroratzearen arteko desberdintasuna?
- Ordainketa geroratzea atzeratutako zor bat eta ondorioz sortutako interesak etorkizuneko data batera arte berandutzean datza.
- Ordainketa zatikatzea hileroko, bi hileroko, hiru hileroko edo sei hileroko kuotak ordaintzean datza. Ematen den epea zatikatutako zorraren zenbateko osoaren araberakoa da.
- Zein zenbatekotik gora zatikatu daiteke zor bat?
- Gutxieneko zenbatekoa 60 eurokoa da. Zorraren zenbatekoaren araberakoa izango da hiruhileko kuota kopurua.
- Bermea jarri behar al dut?
- Bermea jartzetik salbuetsita egongo dira 10.000,00 eurotik beherako zorrak dituzten eta geroratzeak edo zatikatzeak eskatu dituzten pertsonak.
- Halaber, bermea jartzeko betebeharretik salbuetsita daude zatikatzea edo geroratzea eskatu eta baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak:
- Zorra 250.000,00 € edo txikiagoa izatea eta gehienezko epea 6 hilabete edo gutxiago izatea.
- Zorra 100.000,00 € edo txikiagoa izatea eta gehienezko epea 12 hilabete edo gutxiago izatea. 2010eko abenduaren 31ra arte, muga hori 150.000,00 €-ra igoko da.
- Zer gertatzen da ez badut beharrezko epean ordaintzen?
- Ordainketa zatikatuen kasuan, bi kuota ordaindu gabe uzten direnean sartuko da bide exekutiboan ordaintzeke dagoen zorra. Kuota bat ordaindu ezean, berandutze-interesak aplikatzen jarraituko dira.
- Zer gertatzen da ordainketa esandako datara aurreratzen badut?
- Interesak birkalkulatuko lirateke abonuaren datara arte sortutakoekin bat etorri daitezen.
- Nor jaso dezaket ordainketa-dokumentua?
- Diru-biltze bulegoan; Ernesto Erkoreka plaza 12, beheko solairua.
- Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko galdera, kexa edo iradokizunik badut?
- Zerbitzuari buruzko edozein galdera, gertakari, kexa edo iradokizun jakinarazteko, Bilboko Udalak hiritarren esku jarri du Zure Udalak aditzen dizu postontzi-zerbitzua. Idazkian eskatzen diren datuak bete, eta jakinarazpenaren zioaren berri eman beharra dago. Galdera jaso duen Sailera bideratuko da jakinarazpena, kexa edo iradokizuna. Bilboko Udalak hitza ematen du Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ezar daitezkeen gainerako arauetan ezarritako babesarekin tratatuko dituela datuak.
Unitate arduraduna
Ekonomia eta Ogasun Saila (Borondatezko Dirubiltze eta Diruzaintza Sekzioa)
Ernesto Erkoreka plaza 12, beheko solairua
48007 Bilbo
Telefonoak: 94 420 47 42 / 94 420 46 55 / 94 420 59 96
| Izapide egiteko | |
| Paso 1 |
Ordainketa zatikatzeko eskaria
|

