E1 - Banku bidez helbideratzea
Banku-helbideratzea egiteko eskaria aldizka kobratzen diren zerga eta tasak banku-erakundeen bidez (Neurrirako ordainketa-erregimenetik kanpo) ordaindu aurretik egin beharreko izapidea da.
Kalitatezko zerbitzua bermatzen dio Udalak banku-helbideratzea eskatzen duen pertsona orori:
- Helbideratzea duen kontuan kargatu baino lehenago, posta bidez helaraziko zaizu zerga guztiak eta horien zenbatekoak, banku-helbideratzeak zein epeak azaltzeko dokumentua.
- Konfidentzialtasuna: zure kontua ez da beste ezertarako erabiliko (trafiko edo TAO-ko isunak, etab.).
Eta gainera, eragozpenak aurrezten ditu:
- Ordainketa-dataren inguruko kezkak.
- Banku-erakundeen leihatiletara beharrik gabe joan eta ilarak itxaron beharra.
- Epez kanpo ordaintzekotan aplikatu daitezkeen errekargu eta interesak.
Ikusi prozeduraren gainerako informazioa
Jarraibideak |
|---|