Bilbao.net

2013ko maiatzaren 24a

Bilaketa aurreratua

Ruta:

L1 - Zerga eta diru-bilketa arloan berraztertzeko errekurtsoa

Izaera administratiboko errekurtsoa da eta errekurtsoa jaso duen organoak zergak aplikatzeko nahiz zerga-zigorrak ezartzeko ekintzak berraztertu ditzan balio du, baita Udal Ogasunaren zuzenbide publikoko beste diru-sarrera batzuk berrikusi distan ere.

Hautazko izaera duen errekurtsoa da eta erreklamazio ekonomika-administratiboa jarri aurretik jarri behar da. Birjarpen-errekurtsoa jarri bada, ezingo da erreklamazio ekonomika-administratiborik jarri birjarpen-errekurtsoa esanbidez edo ustez ebatzi arte.

Informazio zehatza

Nori zuzenduta dago?

  • Ekonomia eta Ogasun Sailak dituen eskumenen alorreko ebazpen bat (zerga-likidazioa, presazko probidentzia, zerga-desjabetzea edo –zigorra…) jaso duen edozein pertsona fisiko edo juridikori.

Igo

Jarraibideak

  1. Pertsona interesatuak errekurtsoa aurkeztuko du errekurtsoa sorrarazi duen organoaren aurrean eta dagokion epean.
  2. Eskaria aztertu egingo da. Dokumentazioa falta bada, falta dena aurkezteko epea emango zaio eskatzaileari.
  3. Aurkeztutako errekurtsoa aztertu eta esanbidez ebatziko da, aplikagarri den araudiari jarraikiz.
  4. Ebazpena interesatuari jakinaraziko zaio eta dagozkion errekurtsoak, horien epeak eta aurkezteko autoritateak ere adieraziko zaizkio.

Igo

Epeak

Birjarpen-errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa da, errekurtsoa sorrarazi duen ekintza jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatuta. Aldizkako ordainketa eta jakinarazpen kolektiboa duten zorren kasuan, errekurtsoa borondatez ordaintzeko epean edo epe hori bukatu ondorengo egunetik aurrera zenbatuta, hilabeteko epean.

Ebazpena jakinarazteko gehienezko epea hiru hilabetekoa izango da, errekurtsoa aurkeztu ondorengo egunetik aurrera zenbatuta.

Errekurtsoa jarri zenetik hiru hilabete igarotakoan, interesatuak ez onartutzat jo beharko du errekurtsoa eta nahi badu, dagokion erreklamazio ekonomika-administratiboa jarri ahal izango du.

Igo

Legezko araudia

  • 2/2005 Foru Araua, martxoaren 10ekoa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzkoa.
  • 9/2005 Foru Araua, abenduaren 16koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Tokiko Ogasunei buruzkoa.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko udal zergak erregulatzeko Foru Arauak.
  • Dagokion zerga arautzen duen Udal Zerga Ordenantza.
  • Kudeaketaren, diru-biltzearen eta ikuskaritzaren inguruko Udal Zerga Ordenantza.
     

Igo

Ohiko galderak

Errekurtso bat jartzean kobratze-prozedura eteten da?
Ez, ez bada dagokion bermea ematen edo errekurtsoa jaso duen likidazioa edo ordain-agiria ordaintzen.

Igo

Unitate arduraduna

Ekonomia eta Ogasun Saila
Ernesto Erkoreka plaza 12, beheko solairua
48007 Bilbo
Telefonoa: 94 423 19 00
Astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:00etara (neguan) eta astelehenetik ostiralera 8:30etatik 13:00etara (udan)

Igo

Listado de Trámites por pasos:
Izapide egiteko
Paso
1

Zerga eta diru-bilketa arloan berraztertzeko errekurtsoa



Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200