Egoiliar-plaza eskualdatzeko eskaera
Udaleko plaza bat saltzeko izapideak dira.
Jarraibideak
- Interesdunak edo haren ordezkariak eskaera bete eta aurkezten du.
- Eskaera berrikusi eta baldintzak betetzen direla egiaztatzen da.
- Interesdunak ez baditu baldintzak betetzen, jakinarazpen bat jasoko du, ikusitako akats zuzentzen ditzan. Baldintzak betetzen baditu, aparkalekuari dagokion itxaro-zerrendako lehen pertsonarekin harremanetan jarriko dugu, eta eskualdatzea gauzatzeko jarraitu beharreko prozedura jakinaraziko diogu (eroslearen datuak, salmenta-prezioa, formalizatzeko metodologia, etab.).
Legezko araudia
- Bizilagun-egoiliarrei eta txandaketa-eregimenari zuzentzen zaizkion udal-aparkalekuen eraikinak arautzen dituen ordenantza.
- Dagokion aparkalekuaren Obra Publikoaren Emakidaren Baldintza-plegua.
Ohiko galderak
- Plaza salmentan jartzen dudanean itxaro-zerrenda hutsik balego, zer gertatuko litzateke?
- Plazaren titulartasuna mantenduko duzu, itxaro-zerrendan norbait dagoen arte eskualdaketa egin ahal izateko. Epe horretan, plazaren titulartasuna erosteko interesa duen beste pertsona bat bila dezakezu. Norbait aurkitzen baduzu, udaleko teknikariek interesdunak itxaro-zerrendaren parte izateko baldintzak betetzen dituela egiaztatuko dute, eta betetzen baditu, eskualdaketa egin ahal izango da.
- Plazaren salmentan nirekin harremanetan jartzen duzuen pertsonak uko egingo balu, zer gertatuko litzateke?
- Kasu horretan, uko egin duen pertsona itxaro-zerrendatik ezabatuko dugu, eta zerrendako hurrengo pertsonarekin harremanetan jarriko zaitugu.
- Nire etxebizitza saldu nahi badut, udaleko aparkaleku-plaza batekin lot dezaket?
- Egoiliar-bizilagunei eta Txandaketa-erregimenari zuzendutako Udaleko Aparkalekuak arautzen dituen Ordenantzak udaleko aparkaleku-plazen eta etxebizitza partikularren arteko lotura arautzen du, eta horren arabera:
“Udaleko garaje-plaza batekiko harreman juridikoa eskualdatzeko eskaera ez dago dagokion aparkalekuaren itxaro-zerrendan ezarritako ordenaren mende, eta jarraian zehaztutako kasuetan, saihestu egin daiteke:
c.- Udaleko garaje-plaza bati lotutako etxebizitza eskualdatzen denean, erosleek plazarekiko titulartasuna beren alde aldatzeko eska dezakete, aparkalekua zerbitzuan jarri zenetik emakidaren epemugara arte jatorrian ezarritako denboran geratzen den epeaz, aurreko titularrak hala onartzen badu. Bi aldeek egin beharko dute eskaera, eta gehienez ere hilabeteko epean aurkeztu, higiezina publikoki saltzen den egunetik hasita.
Eskualdatzea udal-bulegoetan formalizatu beharko dute, eta titular berriak aurreko titularrari baldintza-pleguetan ezarritako kalte-ordaina emango dio. “ - Plaza saldu behar badut beste leku batera bizitzera noalako, udaleko beste aparkaleku batean plaza lor nezake?
- Udaleko garaje-plazarekiko harreman juridikoa eskualdatu behar bazenu erroldatze-bizilekua aldatu eta helbide berria jatorrizko aparkalekuaren eremutik kanpo dagoelako, lehentasuna izango zenuke itxaro-zerrendan, etxe berriari lotutako udal-aparkalekuan plaza bat lortu nahi izanez gero.
- Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko galdera, kexa edo iradokizunik badut?
- Zerbitzuari buruzko edozein galdera, gertakari, kexa edo iradokizun jakinarazteko, Bilboko Udalak hiritarren esku jarri du Zure Udalak aditzen dizu postontzi-zerbitzua. Idazkian eskatzen diren datuak bete, eta jakinarazpenaren zioaren berri eman beharra dago. Galdera jaso duen Sailera bideratuko da jakinarazpena, kexa edo iradokizuna. Bilboko Udalak hitza ematen du Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ezar daitezkeen gainerako arauetan ezarritako babesarekin tratatuko dituela datuak.
Unitate arduraduna
Zirkulazio eta Garraio Saila. Aparkalekuak
Ernesto Erkoreka plaza, 12 zk. 2A modulua
48007 Bilbo
Telefonoa: 94 420 52 84 / 94 420 35 31
Astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:00etara (neguan) eta astelehenetik ostiralera 8:30etik 13:00etara (udan)
| Izapide egiteko | |
| Paso 1 |
Egoiliar-plaza eskualdatzeko eskaera
|

