Titularraren datuak aldatzeko eskaria: etxebizitza lotua
Udal partzela bati lotutako etxebizitzaren datuak eguneratzeko izapidea da.
Jarraibideak
- Pertsona interesatuak edo bere ordezkariak eskaria beteko du.
- Eskaria berrikusi eta emandako datuak egiaztatuko dira.
- Emandako datuak zuzenak badira, udal datu-basea eguneratu eta egoiliarrari emandako datuak berresteko jakinarazpena bidaliko zaio.
Legezko araudia
- Egoiliarrentzako eta txandatze-erregimeneko udal titularitateko aparkalekuak arautzen dituen ordenantza.
- Dagokion aparkalekuko herri lanen emakidaren baldintza-agiria.
Ohiko galderak
- Nire etxebizitza berria ez badago aparkalekuaren eragin-eremuaren barruan, zer egin behar dut?
- Zure partzelaren transmisioa egin beharko da. Zure etxebizitza berria udalerrian bertan badago, aukera duzu zeure eragin-eremu berriko aparkalekuetan partzela berria eskatzeko, eta itxaronzerrendan lehentasuna izango duzu gainera.
- Beste udalerri batera aldatzekotan, aukera al dut neure aparkatzeko udal partzelarekin jarraitzeko?
- Ez. Aparkatzeko partzelak auzokide egoiliarrentzat dira, alegia, berton bizi direnentzat. Udalerriz aldatzeko asmoa Udalari jakinarazi beharko diozu, Udalak zure partzela aparkaleku horren itxaronzerrendako lehen pertsonari transmititu diezaion.
- Nola jakin dezaket zein eragin-eremu duen nire partzela hartzen duen aparkalekuak?
- Udal web-orrian aparkaleku guztien eragin-eremuak kontsultatzea dago. Erroldan ageri den zure helbidea eragin-eremuaren barruan hartzen duten aparkaleku guztiak bistaratu ditzakezu bertan.
- Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko galdera, kexa edo iradokizunik badut?
- Zerbitzuari buruzko edozein galdera, gertakari, kexa edo iradokizun jakinarazteko, Bilboko Udalak hiritarren esku jarri du Zure Udalak aditzen dizu postontzi-zerbitzua. Idazkian eskatzen diren datuak bete, eta jakinarazpenaren zioaren berri eman beharra dago. Galdera jaso duen Sailera bideratuko da jakinarazpena, kexa edo iradokizuna. Bilboko Udalak hitza ematen du Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ezar daitezkeen gainerako arauetan ezarritako babesarekin tratatuko dituela datuak.
Unitate arduraduna
Zirkulazio eta Garraio Saila. Aparkalekuak
Ernesto Erkoreka plaza, 12, 2A modulua
48007, Bilbo
Telefonoa: 94 420 52 84 / 94 420 35 31
Astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:00etara (neguan) eta astelehenetik ostiralera 8:30etatik 13:00etara (udan)
| Izapide egiteko | |
| Paso 1 |
Titularraren datuak aldatzeko eskaria: etxebizitza lotua
|

