Bilbao.net

2013ko maiatzaren 18a

Bilaketa aurreratua

Ruta:

Garajeetarako sarbidea gordetzeko baimena (partikularra)

Jakinarazpen bat da, eta garaje bateko jabea bertara sartu ahal izateko galtzadaren zati bat gordetzeari buruzko Dekretuaren fotokopia bat dauka.

Informazio zehatza

Nori zuzenduta dago?

  • Garaje bateko jabeei, gutxienez sei ibilgailu sartzen baditu eta Plan Orokorrak ezarritako baldintzak betetzen baditu.

Igo

Nola egin eskaria?

Agiri hauek AURKEZTU BEHAR DIRA:

  • Instantzia orokorra behar bezala beteta; internetez jaitsi daiteke edo Udaleko Erregistro Orokorrean eta Barrutietako Udal Bulegoetan jaso.
  • Kokapen-planoa, 1:2000 eskalan.
  • Lokalaren planoa, partzelen eta korridoreen kota oso eta partzialekin, 1:100 eskalan.
  • Jartzeko lizentzia edo, halakorik ezean, Obra-lizentzia eta Obra amaierako ziurtagiria, eta halakorik izan ezean, profesional eskudunak emandako egiaztagiria, honako hauek dituela:
    • Ekainaren 11ko 171/85 Dekretuak eskatutako baldintzak betetzea, bai eta ibilgailuak gordetzeko lokala aireztatzearekin zerikusia duten beste araudi batzuk ere.
    • Eraikuntzetako Oinarrizko arauan ezarritakoa betetzea, suteen kontra babesteko baldintzei buruzkoa (NBE - CPI - 96).
    • 165/1999 Dekretuan, martxoaren 9koan, ezarritakoa betetzea, berezko arrisku mailei eta suaren aurrean eraikuntza-materialek duten joerari buruzkoa; horrela, suteen kontrako babesa bermatzen da eta Dekretuan zehatz-mehatz adierazitako prozedura errespetatzen da, lokalaren egokitasuna bermatzen duten parametroen kalkulua egiteko.
  • Harremanetan jartzeko telefonoa.

 

NON AURKEZTU:

Igo

Zertan datza?

  1. Erregistro Orokorrak edo Barrutietako Erregistroak eskaera bidaltzen dute dagokion Sailera.
  2. Sailak baimena emakidatzeko edo ez emakidatzeko aukera ebaluatzen du.
  3. 3 hileko epean, Sailak baimena emakidatzen duen edo ez erantzuten du. Erantzunik jasotzen ez bada, erantzuna ezezkoa dela ulertuko da.
  4. baiezkoa bada, adierazpenarekin batera hauek atxikitzen dira:
    - Plaken marrazki bat eta neurriak (tipologia).
    - Jarduera motaren arabera jarri beharreko fidantza (jarduera guztiek jarri behar dute fidantza, komunitateko garajeek eta industria-pabiloiek ezik).
  5. fidantza ordaindu eta gero, eskatzailea Sailarekin harremanetan jartzen da telefono bidez:
    - Lizentzia-zenbakia eskuratzeko.
    - Plakak erosi behar direla adierazteko.
  6. eskatzaileak plakak lortzen dituenean Sailera deitzen du, eta Sailak pertsona bat bidaltzen du plaka horiek jartzera.
  7. Ogasunak bi ordainagiri pasako dizkio (Plakak jartzea eta Lizentziaren urteko zenbatekoa).

Igo

Bada zerbitzu hau arautzen duen araudirik/prozedurarik?

Igo

Ohiko galderak

Udala arduratzen da nik erabiliko dudan galtzada egokitzeaz?
  • Espaloiaren ertzari beheragunea egiteaz pasabide-baimenaren titularra arduratzen da, Bidezaintza Atalean adierazitakoaren arabera.
  • Gerora, baimenari baja ematen bazaio, espaloiaren beheragunea lehen bezala jarri beharko da. Hori dela-eta, pasabide-baimenaren titularrak fidantza bat jarri beharko du, espaloiaren beheragunea lehen bezala jarri ahal izateko.
  • Espaloiaren eta seinaleen mantentze-lanak ere pasabide-baimenaren titularrak egin beharko ditu.
Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko kontsulta, kexa edo iradokizunen bat egin nahi badut?
  • Zerbitzu honi buruzko kontsulta, gorabehera, kexa edo iradokizun oro egiteko, Bilboko Udalak herritarren esku du Zure Udalak aditzen dizu izeneko buzoia. Inprimakiko datuak bete behar dira eta jakinarazpenaren zergatiaren berri eman. Gero, jakinarazpen hori kontsulta, kexa edo iradokizuna egin den sailera zuzenduko da. Bilboko Udalak hitza ematen du Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ezar daitezkeen gainerako arauetan ezarritako babesarekin tratatuko dituela datuak.

Igo

Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko

Zirkulazio eta Garraio Saila
Ernesto Erkoreka Plaza, 12. zenbakia. 48007 Bilbo
Telefonoa: 94.420.42.51
Astelehenetik barikura: 9:00etatik 14:00etara (ekainaren 1etik irailaren 15era 9:00etatik 13:00etara).

Igo



Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200