Bilbao.net

2013ko maiatzaren 20a

Bilaketa aurreratua

bizi-ekintzak
Ruta:

Biztanleen udal erroldan altak

Itzuli

Ohiko egoitza Bilbon ezarri nahi dutenek biztanleen erroldan izena ematea da. Bilbon jaio direlako izan daiteke, helbidez aldatu direlako ere bai (beste udalerri batetik edo atzerritik badator) edo ageri ez delako (Bilbon bizi da, baina ez da hala ageri edo ez daki inongo erroldan izena emanda dagoen).

Informazio zehatza

Nori zuzenduta dago?

  • Bilbon bizi diren edo bizi behar dutenei.

Igo

Nola egin eskaria?

Agiri hauek AURKEZTU BEHAR DIRA:

ADINEZ NAGUSIEK

  • Izena emateko orria (doc. P-0) adinez nagusi guztiek edo legezko ordezkariek sinatuta, Internetetik jaitsi daiteke.
  • Internetetik deskarga daitekeen zinpeko aitorpena (P-1 dokumentua). Interesatua ez den beste pertsona batek aurkeztuko badu eskaria, horretarako baimena P-1 dokumentuan bertan emango zaio eta baimentzailearen zein baimenduaren jatorrizko nortasun-agiriak ere aurkeztu beharko dira.
  • Identifikatzeko agiriak:
    • NAN originala.
    • Atzerritarren kasuan: egoiliarren txartela edo INDARREAN DAGOEN pasaportea (EBko herritarren kasuan indarrean dagoen nortasun txartela).
  • Etxebizitzaren okupazioa kreditatzen duen agiria eta errolda eskatzen duen etxebizitzan bizi den baten helbidea eta izena. Honakoetako bat izan daiteke:
    • Jabetza eskritura edo duela gutxiko salerosketa kontratu pribatua edo
    • Indarrean dagoen alokairu kontratua edo
    • Ordaintze-gutuna edo OHZren ordainagiri eguneratua edo
    • Duela gutxiko kontratua edo zerbitzuen konpainiako azken erreziboa (ura, gasa, argindarra, telefono finkoa, etxeko asegurua).

Aurrekoetako ezer ez badago, beharrezkoa da erroldatzeko baimena (doc. AP-2)

  • Inprimaki honen bidez, aurretik etxebizitzan erroldatuta zegoen eta dokumentu bidez jabea edo alokairu-kontratuaren titularra dela frogatzen duen pertsonaren baimena jaso dutenek baino ezingo dute erroldatu, etxebizitzaren edo alokairu-kontratuaren titularrak izan gabe ere. Pertsona interesatuak ez badu jabearen edo alokatzailearen baimenik, erroldan sartzeko eskaria aurkeztu ondoren, Udalak benetan bertan bizi dela egiaztatuko du polizia-txosten baten bidez eta, hala bada, erroldan onartuko du.
  • Establezimendu kolektiboa baldin bada, agirian arduradunaren izena eta sinadura jarri behar dira, baita establezimenduaren zigilua ere; zigilurik ez balu, arduradunak agirien bidez ziurtatu beharko du hala dela.

ADIN TXIKIKOAK

  • Izena emateko orria (doc. P-0) eta eta zinpeko aitorpena (P-1 dokumentua), behar bezala identifikatutako eta dokumentatutako aitak, amak, tutoreak edo legezko ordezkariak sinatuta.
  • Adingabeen identifikazio-dokumentuak:
    • Jatorrizko familia-liburua edo jatorrizko jaiotza-agiria eta, gainera;
    • 14 urtetik gorakoen jatorrizko NAN
  • Atzerriko adingabeen kasuan aurkeztu beharreko identifikazio-dokumentuak:
    • Urtebetetik gorakoen kasuan, bizileku-txartela edo indarreko pasaportea edo indarreko nortasun-txartela (EBko hiritarrentzat).
    • Adingabe guztien kasuan (18 urtera arte), jatorrizko familia-liburua edo jatorrizko-jaiotza-agiria, dagokionean, itzulpen ofizialarekin batera.
  • Gainera, kasuen arabera, honakoak eskatuko dira:
    • Bi gurasoak adin txikikoa erroldatu nahi den helbide berean erroldatuta ez badaude (eta bananduta edo dibortziatuta ez badaude) honakoa bete beharko da: adin txikikoei alta emateko/helbide aldatzeko arduradunaren aitorpen ziurtagiria (doc. AP-5), Internetetik jaitsi daiteke.
    • Bananduta edo dibortziatuta egonez gero, haurraren zaintza eta babespea jasotzen duen epailearen ebazpenaren originala aurkeztu behar da.
    • Tutoretza, Harrera edo Adopzio kasuetan, epailearen ebazpenaren originala aurkeztu behar da.

NON AURKEZTU:

Unitate izapidetzaileak beretzat erreserbatzen du edozein informazio osagarri eskuratzeko aukera, izapidea behar bezala kudeatzeko beharrezkoa bada. 

Igo

Zertan datza?

  1. pertsonalki joanda eskatu daiteke soilik, eta eskatutako agiriak aurkeztu behar dira barrutietako udal-bulegoetan jendea artatzeko ordutegian.
  2. barrutietako udal-bulegoetakoek egiaztatu egingo dute beharrezko agiri guztiak aurkeztu diren.
  3. egiaztatutakoan, aurkeztu den bulegoan bertan egiten da herritarren udal erroldari dagokion izen-ematea.
  4. hala eskatutakoan, bulegoak berak ematen du erroldatutako bolantea, emandako datuekin.

Igo

Bada zerbitzu hau arautzen duen araudirik/prozedurarik?

 

Igo

Ohiko galderak

Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko kontsulta, kexa edo iradokizunen bat egin nahi badut?
  • Zerbitzu honi buruzko kontsulta, gorabehera, kexa edo iradokizun oro egiteko, Bilboko Udalak herritarren esku du Zure Udalak aditzen dizu izeneko buzoia. Inprimakiko datuak bete behar dira eta jakinarazpenaren zergatiaren berri eman. Gero, jakinarazpen hori kontsulta, kexa edo iradokizuna egin den sailera zuzenduko da. Bilboko Udalak hitza ematen du Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ezar daitezkeen gainerako arauetan ezarritako babesarekin tratatuko dituela datuak.

Igo

Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko

Jaietako eta Herritarrei Laguntzeko Saila, Biztanleria eta Lurraldeko Sailatala
Ernesto Erkoreka plaza 1 2. Solairua 48007 Bilbao
Telefonoak: 944 010 010 eta 010
E-posta: padron@ayto.bilbao.net
Astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:00etara(ekainaren 1etik irailaren 15era 8:30etatik 13:00etara

Igo



Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200