Dokumentuen sarreren Erregistro Orokorra
Erregistro bakar integratua da, herritar, entitate eta beste Administrazio Publikoek Udaleko unitateei, organoei eta zerbitzuei aurkeztutako idatzi eta jakinarazpen oro hartzeko (eskariak, erreklamazioak, errekurtsoak, etab.).
Nori zuzenduta dago?
- Udaleko edozein alorri instantzia edo idatziren bat zuzendu nahi dien guztiei.
Nola egin eskaria?
Agiri hauek AURKEZTU BEHAR DIRA:
- Erregistratu nahi den instantzia edo idatzi orok Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 79. artikuluan aipaturiko oinarrizko datuak eduki behar ditu, hau da:
- Interesatuaren izen-abizenak eta, dagokionean, ordezkatzen duenarenak.
- Jakinarazpenak edo eskariaren erantzuna igortzeko helbidea.
- Tokia, data eta sinadura.
- Ekintza, arrazoiak, eskari jakina eta udaleko zein saila zuzenduta dagoen.
Era berean eskaria indartzeko agiriak aurkeztu daitezke. Kopiak aurkeztu ezkero eta erkatzea eskatzen bada, jatorrizko agiriak aurkeztu behar dira.
- Eskaria behar bezala beteta; Internetetik jaitsi daiteke edo Udaleko Erregistro Nagusian edo Barrutietako Udal Bulegoetan jaso.
- Interesdunek eskariak pertsonan edo ordezkariaren bidez aurkeztu behar dituzte. Administrazioak eskatu dezake nortasun edo ordezkaritzaren agiria azaltzea: NAN, KNZ edo Pasaportea.
NON AURKEZTU:
- Erregistro Nagusian edo Barrutietako udal-bulegoetan.
Bilbon bizi ez diren pertsonei edo udal bulegoen kanpo ordutegian eskarien azalpena errazteko, eskariak hurrengo lekuetan aurkeztu daiteke: - Beste Administrazio Publikoen Erregistroak: Estatu Administrazio Orokorra (ministerioak, gobernu ordezkaritza eta azpiordezkaritza), Erkidego Autonomoak (Eusko Jaurlaritza, etab.), Espainiako enbaxada eta kontsulatuak.
- Posta Bulegoak: Eskariak azal irekian aurkeztu behar dira data eta beste datu zigilua ipintzeko. Ondoren, bidaliko da ziurtagiriaren bidez eta bidalpenaren errezibua emango da.
Zertan datza?
- dagokion idatzia aurkeztutakoan, interesatuak idatziaren kopia sigiluz eta eskari zenbakiaz jasotzen du. Bere idatzia aurkezten badu kopia beharrezkoa da sigilua jartzeko.
- Udaleko Erregistro Nagusian sartzen dira besteetatik jasotzen diren agiriak ere, hala nola, Estatuko Administrazio Orokorretik, postetxeetatik eta ordezkari diplomatikoetatik edo atzerriko kontsul bulegoetatik
- idatzia jasotakoan, dagokion organoari igortzen zaio, tramitatu dezan.
Bada zerbitzu hau arautzen duen araudirik/prozedurarik?
- Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38, 70 eta 71 artikuluak.
- Toki erakundeen antolakuntza, funtzionamendu eta araubide juridikoaren Erregelamenduaren 151. artikulutik 162.era artekoak.
Ohiko galderak
- Eskariak aurkezteko agiri ofizialen bat bete behar al da?
- Udalak eskariak errazago betetzeko normalizatutako ereduak ditu.
- Dena dela, inprimaki horiek bete beharrik ez dago agiriei sarrera emateko bulegoetan idatziren bat aurkezteko.
- Zeintzuk dira Datu Babeserako arauak?
- Eskabideetan agertzen diren datuak tratamendu automatizatua izango dute eta Bilboko Udalaren fitxategi egokian sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako baino ez dira erabiliko, baina beste administrazio publikoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritako kasuetan. Interesdunak nahi badu, datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezeztatzeko eskubidea erabili ahal izango du aipatutako Legean ezarritako moduan.
- Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko kontsulta, kexa edo iradokizunen bat egin nahi badut?
- Zerbitzu honi buruzko kontsulta, gorabehera, kexa edo iradokizun oro egiteko, Bilboko Udalak herritarren esku du Zure Udalak aditzen dizu izeneko buzoia. Inprimakiko datuak bete behar dira eta jakinarazpenaren zergatiaren berri eman. Gero, jakinarazpen hori kontsulta, kexa edo iradokizuna egin den sailera zuzenduko da. Bilboko Udalak hitza ematen du Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ezar daitezkeen gainerako arauetan ezarritako babesarekin tratatuko dituela datuak.
Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko
Ernesto Erkoreka plaza, 12
E-posta: registro@ayto.bilbao.net
Neguko ordutegia: Astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:00etara. Ostegunetan 16:30etik 19:30era (Gabonetan eta Aste Santuan izan ezik)
Udako ordutegia: Astelehenetik ostiralera 8:30etik 13:00etara.

