Bilbao.net

2013ko maiatzaren 22a

Bilaketa aurreratua

Ruta:

Zirkulazio-istripuengatiko argiketak

Bilbon gertatutako trafiko-istripu bat zergatiak argitzeko egiten den ikerketa da, gorabehera horretan zerikusia dutenen erru maila argitu ahal izateko.

Ikerketa-lan hauen emaitza argiketan jasotzen da.

Informazio zehatza

Nori zuzenduta dago?

Trafiko-istripuetan, talketan edo norbait harrapatu izanean zerikusia dutenei.

Igo

Nola egin eskaria?

Agiri hauek AURKEZTU BEHAR DIRA:

Dokumentazio pertsonala:

  • Gida-baimena.
  • Nortasun Agiri Nazionala (NAN), Atzerritarren Identifikazio-zenbakia (AIZ), Pasaportea edo identifikazio pertsonalerako beste edozein agiri.

Ibilgailuaren agiriak:

  • Zerikusia duen ibilgailuaren zirkulazio-baimena,
  • Aseguruaren ordainagiria,
  • Ibilgailuaren Azterketa Teknikoaren (IAT) ziurtagiria.

Istripuaren erreferentzia-zenbakia (datu hau jakinez gero).

Istripuaren ikerketa argitzeko datu objektibo oro.

 

NON AURKEZTU:

Larrialdia bada,

  • Telefono honetara deitu 092.

Larrialdia ez bada,

  • Telefonoz deitu 94-420.50.00.
  • Pertsonalki:
    • Miribillako komisaria nagusia, Zirkulazio-argiketen unitatea
      Juan Carlos de Gortazar kalea 3. 48003 Bilbao
      Telefonoak: 94-420.50.00 /luzapena:40.35

Igo

Zertan datza?

  1. istripuaren berri jasotakoan, larrialdietako zerbitzuak koordinatzen dira zauriturik baldin badago, biktimak ahalik eta lasterren artatzeko.
  2. zauriturik ez badago, patruila bat joaten da istripua izandako tokira eta toki horretako segurtasuna bermatuko duten kontrol neurriak eta seinaleak ezartzen ditu.
  3. segurtasuna bermatutakoan, lekukoen eta istripuan zerikusia dutenen deklarazioak “in situ” hartzen dira, ahal izanez gero; lehenengo planoak, krokisak, ibilgailuen egoera, pertsonena, etab. ere egiten dira.
  4. istripua izandako tokian deklaraziorik hartzerik ez badago, zerikusia izan dutenei deklaratzera deitzen zaie edo ospitalera joaten da (halakorik balego).
    Dena dela, egindako deklarazioen ziurtagiriak ematen dira.
  5. zerikusia izan dutenen eta lekukoen deklarazioak oinarri hartuta eta egindako peritajeen arabera, dagokion argiketa egiten da.
  6. argiketa hori zerikusia izan dutenei, horien aseguru konpainiei eta agintaritza judizialari igortzen zaio, zauriturik egon bada.
  7. soilik kalte materialak egon diren istripuen kasuan, txostena/argiketa egiteko dagokion zerga-ordenantzan ezarritako tasak hartzen dira kontuan.

Igo

Bada zerbitzu hau arautzen duen araudirik/prozedurarik?

Igo

Ohiko galderak

Kontuan hartu beharrekoa
  • Kalte materialak egon diren istripuetan, salaketa penala jartzeko, izena emateko epea dago (6 hilabete).
Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko kontsulta, kexa edo iradokizunen bat egin nahi badut?
  • Zerbitzu honi buruzko kontsulta, gorabehera, kexa edo iradokizun oro egiteko, Bilboko Udalak herritarren esku du Zure Udalak aditzen dizuizeneko buzoia. Inprimakiko datuak bete behar dira eta jakinarazpenaren zergatiaren berri eman. Gero, jakinarazpen hori kontsulta, kexa edo iradokizuna egin den sailera zuzenduko da. Bilboko Udalak hitza ematen du Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ezar daitezkeen gainerako arauetan ezarritako babesarekin tratatuko dituela datuak.

Igo

Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko

Segurtasun Saila - Hiri segurtasunezko zuzendaria - Bide-hezkuntza
Juan Carlos de Gortazar kalea 3. 48003 Bilbao
Telefonoa:94-420.50.00 / luzapena: 40.35
24 ordu urteko 365 egunetan.
Aseguru konpainien kasuan (argiketen kontsultak): astelehen, asteazken eta ostiraletan 08:30tatik 13:30tara.

Igo



Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200