Geu BIOk: erasorik gabeko internet gunea
Gazteek gazteentzat eta indarkeria matxistaren aurka egin duten web-orria da www.bilbao.net/geubiok.
Helburu hauek ditu:
- Bikote-harremanekin, maitasunarekin, generoekin, sexualitatearekin, berdintasunarekin, genero indarkeriarekin, tratu onekin eta abarrekin erlazionatutako gaiei buruz informatzea.
- Eztabaida kritikoa, parte-hartze aktiboa eta botereztatzea sortzea
- Aipatutako gaien inguruan sor litezkeen zalantza pertsonalak argitzeko espazioa izatea
Genero indarkeriaren kontrako eta berdintasunaren aldeko sarea sortzeko asmoz, web-orria sare sozialetan ere badago: Tuenti, Facebook, Twitter, Canal Youtube.
Nori zuzenduta dago?
- Nerabeak eta gazteak, neskak eta mutilak.
- Elkarte feministak, emakumeenak, gazteenak, etab.
- Gainera, irakasle nahiz familientzat ere interesgarria izan daitekeen informazioa dauka.
Zertan datza?
Hauek dira edukiak:
- Genero indarkeriari, bikote-harremanei, maitasunari, tratu onei eta abarrei buruzko informazio praktikoa.
- Kontsulta birtuala
- Musika, bideoak, komikiak, ipuinak...
- Testak
- Albisteak eta gertakizunen agenda
- Sare sozialak
- Estekak eta dokumentu interesgarriak
- Baliabide eskuragarriei buruzko informazioa
Bada zerbitzu hau arautzen duen araudirik/prozedurarik?
- 4/2005 legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa.
Ohiko galderak
- Nola funtzionatzen du Kontsultak?
- Afektuzko harremanei buruzko edozein zalantza planteatzeko espazio konfidentzial eta pribatua da “Kontsulta: galdetu lasai” atala. Genero indarkerian adituak diren psikologo talde batek astebeteko epean erantzungo die galdera guztiei.
- Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko galdera, kexa edo iradokizunik badut?
- Zerbitzuari buruzko edozein galdera, gertakari, kexa edo iradokizun jakinarazteko, Bilboko Udalak hiritarren esku jarri du Zure Udalak aditzen dizu postontzi-zerbitzua.Idazkian eskatzen diren datuak bete, eta jakinarazpenaren zioaren berri eman beharra dago. Galdera jaso duen Sailera bideratuko da jakinarazpena, kexa edo iradokizuna. Bilboko Udalak hitza ematen du Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ezar daitezkeen gainerako arauetan ezarritako babesarekin tratatuko dituela datuak.
Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko
Berdintasun, Lankidetza eta Hiritargo Saila.
Venezuela plaza, 2
48001, Bilbo.
Telefonoa: 944 204 838
Helbide elektronikoa: smujer@ayto.bilbao.net

