Bilbao.net

2013ko maiatzaren 19a

Bilaketa aurreratua

Ruta:

Bilboko hezkuntza, barrutiz barruti

Bilbora iritsi berri diren familiei seme-alabak eskolaratzen laguntzeko asmoz 7 hizkuntzatan argitaratutako informazio-fitxak dira.

Gure hirira iritsi berri direnen harrera hobetzea da helburua. Horretarako, Euskadiko hezkuntza-sistemari, euren bizileku-inguruneko ikastetxeei eta barruti bakoitzeko udal-ekipamendu nagusiei buruzko informazioa ematen zaie.

Informazio zehatza

Nori zuzenduta dago?

  • Familientzat.
  • Ikastetxe publiko eta itunpekoentzat.

Igo

Nola egin eskaria?

Ikastetxeek eta barrutiko udal-bulegoek paperezko informazio-fitxak eskatuko dizkiote Hezkuntza Sailari. Era berean, Bilboko Udalaren webgunean ere badaude eskuragarri.

Igo

Zertan datza?

Informazio-fitxak zazpi hizkuntzatan egin dira: atzerriko bost hizkuntza eskatuenak (ingelesa, frantsesa, txinera, arabiera eta errumaniera) eta EAEko hizkuntza ofizial biak (euskara eta gaztelania).

Hiriko ikastetxe bakoitzak eta barrutiko udal-bulego bakoitzak bere barrutiari buruzko informazioa jaso du zazpi hizkuntzetan, baita hiriari buruzko informazio osoa ere, euskaraz zein gaztelaniaz.

Igo

Ohiko galderak

Zer egin behar dut zerbitzu honi buruzko kontsulta, kexa edo iradokizunen bat egin nahi badut?
Zerbitzu honi buruzko kontsulta, gorabehera, kexa edo iradokizun oro egiteko, Bilboko Udalak herritarren esku du Zure Udalak aditzen dizu izeneko buzoia. Inprimakiko datuak bete behar dira eta jakinarazpenaren zergatiaren berri eman. Gero, jakinarazpen hori kontsulta, kexa edo iradokizuna egin den sailera zuzenduko da. Bilboko Udalak hitza ematen du Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta ezar daitezkeen gainerako arauetan ezarritako babesarekin tratatuko dituela datuak.

Igo

Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko

Kultura eta Hezkuntza Saila
Venezuela plaza 2, 6.a
48001 Bilbo
Telefonoak: 94 420 52 32 / 94 420 52 33 / 94 420 52 43
e-posta: hezkuntza@ayto.bilbao.net
Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara.

Igo



Helbidea:

Bilboko Udala/ Ayuntamiento de Bilbao/ Bilbao Council

Ernesto Erkoreka Plaza, 1. zenbakia. 48007 Bilbo - Espainia. Telefonoa: 944 204 200